Atzo jakinarazi zuen Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak: Argentinako presidentea hautatzeko hauteskundeetan bigarren itzulia gertatzekotan orain arte Euskal Astea iragarrita zegoen datetan izan daitekeelakoan, antolatzaileek euskal hitzorduaren data aldatu eta urriaren 26tik azaroaren 1eko astea iragarri dira behin-betiko data gisa.
Buenos Aires, Argentina. Adierazpena atzo egin zuen 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko egoitza izango den Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko lehendakari Iñaki Unamunok, barkamena eskatuz erabaki honek ekar ditzakeen molestiengatik.
Aldaketaren arrazoia, hauteskunde egunarekin bat ez egitea, horrek zinez eragingo bailuke Euskal Astean, bertan behera uztera behartu arte, gogoratu behar baita herrialde honetan herritarrak legez daudela behartuta hauteskundeetan botoa ematera.
2015eko Macachingo Euskal Argentinar Aste Nazionalaren behin-betiko datak, beraz, urriaren 26tik azaroaren 1aren bitartekoak izango dira, urriaren 26a astelehena izanik eta azaroaren 1a igandea.