euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketa Uruguaiko Carmelo herriko Euskal Etxean: Miguel Asqueta diputatua presidente Julio Ariztiaren ordea hartuz

2007/10/15

Egun Carmeloko Euskal Etxeko presidente dena hauteskundeetan botoa uzteko momentuan
Egun Carmeloko Euskal Etxeko presidente dena hauteskundeetan botoa uzteko momentuan

PUBLIZITATEA

Hauteskundeak izan dira Uruguaiko Carmelo herriko 'Ibai Ondoko Euskal Etxea'n eta Miguel Asqueta lehendakari berriak hartuko dio ordea karguan Julio Ariztiari. Lehendakari berria medikua da eta Uruguaiko Kongresuan diputatu eta aurretik ere ibilitakoa da Euskal Etxeko zuzendaritzan. Batzorde hautatu berriko adinaren bataz bestekoa 36 urtekoa da eta erronka politei egin behar izango die aurre, horien artean egoitzaz aldatzea.
Miguel Asquetarekin batera honako kideak izan dira hautatuak zerrenda berean: Mariella Arbeleche, presidenteorde gisa; Ana Ariztia, idazkari; Alvaro Torres Aguinaga, idazkariorde; Ernesto Cis Leiza, diruzain; María Marta Barberis, diruzainorde; eta Pablo Alzugaray, batzordekide. Horietarik, bi kide dira aurreko batzordetik segitzen dutenak --Ernesto Cis Leiza eta Alvaro Torres Aguinaga-- eta gainerako bost kideetatik lau lehenengo aldiz dira kargudun. Berritu ez ezik, gaztetu ere egin da zuzendaritza, bataz besteko adina 36 urtekoa baitauka orain.

[Zuzendaritza Batzorde berriko partaideak: ezkerretik eskuinera, Mariella Arbeleche, lehendakariordea; Ana Ariztia, idazkaria; Ernesto Cis Leiza, diruzaina; Maria Marta Barberia, diruzainordea; Miguel Asqueta, lehendakaria; Pablo Alzugaray, batzordekidea; eta Alvaro Torres Aguinaga, idazkariordea]

Batzorde berria osaturik, Carmeloko Euskal Etxea prest dago hainbat aldaketa ekarriko dituen epe berri bati ekiteko, horietarik garrantzitsuena eta seguruenik berehala emango dena, egoitzaz aldatzea, oraingo helbidean hamabi urtez egon ondoren. Bestelako ekimenen artean, aurrera darraite dantzarien jardunek, bertako Claudia Oteroren zuzendaritzapean, berau, aldi berean, Buenos Airesetik hilean behin datorren Aitor Alavaren sostengu eta klaseez baliatzen dela. Pilota eskolak ere ari dira eta gainerako jardunen artean, kasu eman behar egoitza aldaketak ekar litzakeen oztopoez.

'Ibai Ondoko Euskal Etxea'k hartu duen presidente berriari dagokionez, Miguel Asquetak 46 urte dauzka eta medikua da, eta ordezkari nazionala (diputatua). FIVUko (Federacion de Instituciones Vascas de Uruguay) zuzendaritzako partaide eta aurretik ere ibilia da euskal etxeko zuzendaritza batzordekide. Joan den uztailean Bilbon egin zen Euskal Gizataldeen Munduko Biltzarrean ere hartu zuen parte, Lehendakariaren gonbidatu gisa.


Lotura interesgarriak

Eusko Indarra dantza talde euskal uruguaiarrak 25 urte bete
2007ko urriaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Jaurlaritzak ingurumen arloko akordioak sinatu ditu Uruguairekin
2007ko maiatzaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Eguraldi txarrak ez zuen Carmeloko Euskal Jaia galerazi
2007ko maiatzaren 7an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia