Estatu Batuetako ekialde kostan, New England Basque Club-ek (NEBC) oharra plazaratu du aldaketak adieraziz New Yorketik iparraldera Kanadako mugarainoko eskualdeko euskaldunak biltzen dituen euskal etxe honetan. Izan ere, urteak eman ondoren klubeko lanak koordinatzen, Sergio Sotelo eta Naiara Azpirik lehenengo lerroko buruzagitza utzi eta lekukoa pasatu diete Juan Mari Aramendi eta Ander Caballerori. Mila esker Sergio eta Naiarari, eta zorterik onena Juan Mari eta Anderri!
Boston, AEB. New England Euskal Etxeak kaleratutako oharrak Sergio Sotelok eta Naiari Azpirik azken urteotan garatu duten lan eskerga nabarmentzen du, elkarteko lehendakari eta lehendakariorde legez.
Oraingo txanda ematearekin, elkarteko buruzagitza lehenengo lerroa utzi, baina ez doaz oso urrutira, argitzen du oharrak, euskal etxeko Zuzendaritza Taldeko kide izaten jarraituko baitute.
Aukera, esker biziak emateko egindako lan guztirengatik baliatu nahi du NEBCek.
Txanda hartzearekin, Juan Mari Aramendi eta Ander Caballero sartzen dira elkarteko lehendakari eta lehendakariorde berri gisa, hurrenez hurren, zeregin honetan irailetik gora abiatuta.
Eurekin batera honakoak dira New England Euskal Etxeko Zuzendaritza Berriko partaideak: Sergio Sotelo, Naiara Azpiri, Roberto Guerenabarrena, Ismael Biurrun, Ricky Sotil, Andrea Jones-Berasaluce, Kattalin Berriochoa, Eduardo Arrieta, Jose Ramon Aja, eta Raul Blanco-Basterretxea.
New England Basque Club Facebook-en, hemen