euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketa garrantzitsuak atzoko hauteskundeetan Hego Euskal Herrian, batez ere Nafarroan

2015/05/25

Diario de Navarra egunkariaren gaurko lehenengo orria, non UPN eta egungo Nafarroako Gobernutik gertu dagoen kazetak ere argi ikusten duen
Diario de Navarra egunkariaren gaurko lehenengo orria, non UPN eta egungo Nafarroako Gobernutik gertu dagoen kazetak ere argi ikusten duen

PUBLIZITATEA

Hauteskundeak izan ziren atzo Hego Euskal Herrian, udal eta foru erakundeetan, eta herritarren bozkak aldaketa nabariak ekarri zituen, batez ere Nafarroan non inoiz baino sendo eta indartsuago agertu den UPN foru gobernutik kanporatzeko jarrera, zenbakiek lagundua. Aldaketa hori posible da Nafarroan, kasu horretan Uxue Barkos (Geroa Bai) izan daitekeelarik gobernuburu berria, nahiz eta UPN izan den indarrik bozkatuena, baina aski sostengurik gabe Parlamentuan, gobernuari eusteko. Hauteskundeei buruz eta beste gairen bati buruzko iruzkinak datozen lerro hauetan.

Donostia-San Sebastián. Hauteskunde egun zirraratsua atzokoa Euskal Herrian, batez ere Nafarroan, eta baita estatu osoari bagagozkio ere, aldaketa eguna izan baitzen hainbat lekutan. Grosso modo aipatzearren, Euskal Herrian, aldaketa behinena --edo aldaketarako aukera behinena-- Nafarroatik datorkigu, inoiz baino argiago heldua baita UPN foru gobernutik baztertu eta gehiengo alternatibo bat osatzeko aukera. Emaitzak:

  • UPN 15 (-4)
  • Geroa Bat 9 (+1)
  • Euskal Herria Bildu 8 (+1)
  • Podemos 7
  • PSN 7 (-2)
  • PP 2 (-2)
  • IE 2 (-1)

26 parlamentari dira gehiengo absolutoa eta zenbaki hori kanpainan aldaketaren aldeko jarrera irmoa adierazi duten Geroa Bai (9), EH Bildu (8), Podemos (7) eta Izquierda-Ezkerrarekin (2) lor daiteke. Kasu honetan, eta bestelako aldaketarik ezean, PSren beharrik ez legoke. Sorpresa bakarra Podemosen aldetik etor daitekeIzan ere, Nafarroan zein Euskal Autonomi Erkidegoan Podemos-en sarrera eta agerpen indartsua izan da atzoko berrietako bat, eta are gehiago estatuan, non Posemos-ek sostengatutako hautagaitzak alkatetze kentzekotan diren esaterako, Madrilen, Esperantza Aguirre PPKo lider oroahaltsuari --Manuela Carmena epailea buru-- eta Bartzelonan Convergència i Uniòko orain arteko alkate Trías-i, hor Ada Colau gizarte ekilea buru.

Bestela, Eusko Alderdi Jeltzalea arras indartuta ateratzen da foru instituzioetan eta hainbat udaletan. EH Bilduri kentzen dizkio Gipuzkoan, Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Bizkaian, lurralde honetan izan ohi dituen emaitza onak, aurrera egiten du eta indarrik bozkatuena da diferentziaz Bizkaiko Batzar Nagusietan zein Bilboko Udalean.

Araban, PPri gailentzen zaio orain artean popularren eskuetan zegoen Arabako Foru Aldundian. PPk nabarmen egiten du behera, baina salbuespen nabaria du Gasteiz non orain arteko alkate Marotok tinko eutsi egiten dion Alderdi Popularrak gainerako euskal lurraldeetan eta, oro har estatu osoan jasaten duen kolpe handia pixkat gozatuz Euskal Herri mailan, porrota erabateko izan dadin ekidinez.

EH Bilduk emaitza hobeak Nafarroan, baina behera egiten du Gipuzkoan, giltzarri diren Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala galduz.

Alderdi Sozialista, behera, emaitza onxeagoekin, esaterako Donostian, non bigarren indarra bilakatzen diren EAJren ondotik, EH Bildu hirugarren lekuan utziz.

Garrantzitsua Podemos-en agerpena. Ezkerreko Irabazik emaitzak lortzen ditu. Aurretik zeukan apurra galdu egiten du UPyDk eta erabat desagertzen da. Ciudadanos-ek ez du emaitzik lortzen, batzarkide arabar bat salbu, estatuan gertatzen denaren kontra, emaitza esanguratsuak lortzen baititu Espainian oro har.

Emaitzak

GIPUZKOA

Batzar Nagusiak

-EAJ-PNV 18 batzarkide (+4)
-EH Bildu 17 (-6)
-PSE 9 (-1)
-Podemos 6
-PP 1 (-3)

Donostiako Udala

-EAJ-PNV 9 (+3)
-PSE 7 (=)
-EH Bildu 6 (-2)
-PP 3 (-3)
Irabazi 2

BIZKAIA

Batzar Nagusiak

-EAJ-PNV 23 (+1)
-EH Bildu 11 (-1)
-PSE 7 (-2)
-Podemos 6
-PP 4 (-4)

Bilboko Udala

-EAJ-PNV 13 (-2)
-EH Bildu 4 (=)
-PSE 4 (=)
-PP 4 (-2)
Udal Berri 2
-Sí se puede 2

ARABA

Batzar N agusiak

-EAJ-PNV 13 (=)
-PP 12 (-4)
-EH Bildu 11 (=)
-Podemos 8
-PSE 5 (-4)
-Irabazi 1

Gasteizko Udala

-PP 9 (=)
-EH Bildu 6 (=)
-EAJ-PNV 5 (-1)
-PSE 4 (.-2)
-Sumando 2
-Irabazi 1

NAFARROA

Nafarroako Parlamentua

-UPN 15 (-4)
-Geroa Bai 8
-EH Bildu 7
-Podemos 7
-PSN 7 (-2)
-PP 2 (-2)
-Izquierda Ezkerra 2 (-1)

Iruñeko Udala

-UPN 10
-EH Bildu 5
-Geroa Bai 5
-PSN 3
-Podemos 3

Estekak

-Eitb.com: emaitza guztiak

-Berria
-Correo (Bizkaia)
-Deia (Bizkaia)
-Diario de Navarra (Nafarroa)
-Diario de Noticias (Nafarroa)
-Diario Vasco (Gipuzkoa)
-Gara

-El País (Madril)
-El Mundo (Madril)
-La Razón (Madril)
-La Vanguardia (Bartzelona)
-El Punt-Avui (Bartzelona)

-El confidencial (Madril)
-Eldiario.es (Madril)
-El confidencial digital (Madril)
-Periodista digital (Madril)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia