Donostia-San Sebastian. Abuztuaren amaiera da, opor sasoia Euskal Herrian eta, egun gutxi batzuk ez bada ere, ohiturari jarraituz, egun batzuk hartuko ditugu buletinaren ail nagusia emititu gabe, barne lanak egiteko. Izan ere, gure presentzia eguneratzen segituko dugu sare sozialetan, eta munduko euskal ekitaldien gure agenda berritzen jarraituko. Lanean segituko dugu, beraz, eta ohiko email, telefono, whatsapp eta kontaktubideetan topatu ahal izango gaituzu.
Euskal Herria herriko jai eta bestez josia dagoen une honetan (urrunago joan gabe joan den asteburuan bukatu zen Donostian bertako Aste Nagusia, eta momentu hobetanxe gogor ari dira Bilbon euren onena ematen bertakoan), musika eta besta oparitu eta Donibane Garazin joan den ostegunean grabatu genuen bideo batekin utziko zaitugu: Garazi Kantuz ekitaldian, Andre Dena Mari eguneko eguerdian, herria 'Gu euskaraz zuk zergatik ez' kantari, hitzak Bitoriano Gandiagarenak eta musika Urkorena duen kantuan. On egin!
Herria kantuz, hainbat kanpotar eta turista entzule joan den abuztuaren 15ean Donibane Garazin