euskal diaspora eta kultura
2011/10/04
PUBLIZITATEA
Llavallol, Argentina. Arrakastatsua oso suertatu da joan den irailaren 24an burutu den 14. Ume Topaketa. Hirurehun bat neskato eta mutikok hartu zuten parte Argentinako euskal federazioak eurenntzat propio prestatutako jaialdian. Herri askotako euskal etxeetako ordezkariak bildu ziren Llavallolgo Institutuko zelaietan goiz partez, tartean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Buenos Airesko Laurak Bat eta Emakume Abertzale Batza, Cañuelaseko Denak Bat, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea, Jose C. Pazeko Toki Eder, La Platako Euzko Etxea, Lomas de Zamorako Denak Bat, Maipuko Anaitasuna, Mar del Platako Denak Bat, Tandilgo Gure Etxea eta bertako Euskal Echea-koak.
[Adin guztietako txikiek hartu zuten parte FEVAren proposamenetan (argazkia FEVA)]
Berrogeita hamar begiralek adinaren arabera banatu zituzten umeak eta gosaldu eta gero hasi zen mugimendua. Pilota, dantzak, altxorraren bilaketa, abestiak eta irudiak dira txikitxoek egin zituzten aktibitateetako batzuk. Eguna bukatuz joan zen eta ekitaldiari amaiera emateko, umeek berek egindako kometak aireratu ziren Euskal Echea institutuko kirol zelaietatik.
[Eurak egindako baserri irudiak oparitu zizkioten elkarri txikiek (argazkia FEVA)]
[Jaiaren amaieran kometak aireratu ziren (argazkia FEVA)]
Agur esateko momentuan eta FEVAren izenean Begoña Lentinik esker beroak eman zizkien euskal etxeetako kideei urtero Topaketaren protagonistak izateagatik. Jaiaren bukaeran ere, Euskal Echea Institutuko Izaskun Ordokik ere hartu zuen hitza elkarretaratzera hurbildu zirenei zuzentzeko. Ordoki oso pozik agertu zen topaketa nola garatu zen ikusita eta berak zuzentzen duen etxea 15. topaketaren egoitza izango dela aurreratu zion bildutako jendeari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus