euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alaitasun giroa nagusi joan den larunbatean Carmeloko (Uruguai) Ibai Ondoko Etxearen egoitzaren inaugurazioan

2008/03/14

'Ibai Ondoko Etxea' Carmelo herriko Euskal Etxearen egoitza berria, joan den larunbatean inauguratu zuten Uruguaiko Colonia departamentuan
'Ibai Ondoko Etxea' Carmelo herriko Euskal Etxearen egoitza berria, joan den larunbatean inauguratu zuten Uruguaiko Colonia departamentuan

PUBLIZITATEA

Ibai Ondoko Euskal Etxeak joan den larunbatean inauguratu zuen egoitza berria, ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen ekitaldian. Egoitzak 300 metro kuadro inguru ditu, bi solairutan banatuta. Bildutakoek elkartearen aro berriarengatik topa egin eta gero euskal etxeko dantzari txikiek erakustaldia eskaini zuten, Claudia Oterok eta Aitor Alavak zuzenduta. Hurrengo ekitaldiak prestatzen ari da jadanik euskal etxea: Dantzari Eguna eta Urteurren Jaia.
'Ibai Ondoko Etxea' Euskal Etxeak egoitza berria du jada, Carmeloko 25 de mayo kaleko 427.en zenbakian. Egoitzak 300 metro kuadro ditu eta bi solairutan banatuta dago. Hiru areto handi, sukaldea, idazkaritza, patioa eta komuna dauzka. Arduradunek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez egoitza 'leku zabala da guretzat eta joan den azaroan alokairu kontratua egin genuenean toki honengan jarri genituen itxaropen guztiak asebete ditu. Oso polita eta goxoa gelditu da konponketen ostean eta bertan gure ekimenak aurrera atera ahal izango ditugu'.

Egoitzaren inaugurazioa joan den larunbatean egin zuten, giro alaiean. Ehun bat bazkide eta lagunek hartu zuten parte eta egoitzak ekarriko duen elkartearen aro berriarengatik topa egin zuten. Euskal Etxeko txikiek, bestealde, dantza erakustaldia eskaini zuten, Claudia Oterok eta Aitor Alavak zuzenduta. Euren dantzetako azkenean txikiek ikusleak eta elkarteko zuzendaritza kideak dantzan jarri zituzten, eguneko 'une koloretsu eta dibertigarrienean'.

[Carmeloko Euskal Etxeko zuzendaritza kideak egoitza berrian]

Ramon Irala, Iruñeko laguna

Mintzaldien txanda heldutakoan, Pablo Alzugaray zuzendaritzako kideak aurkezle lanak egin zituen eta Miguel Asqueta lehendakariak elkartearen historia azaldu zuen. Ondoren lehendakariak Ramon Irala, elkartearen lagun nafarra aurkeztu zuen. Irala iruinsemea da eta azkenaldian urtea Iruñea eta Carmeloko Zagarzazu bainuetxearen artean igarotzen du. Iralak opari batzuk eman zizkion lehendakariari euskal etxearentzat.

Bestalde, eta Emakumearen Nazioarteko Eguna zela gogoan hartuta, elkarteko zuzendaritza kideek opariak banatu zituzten bertaratu ziren emakumeen artean. Jaiarekin bat eginez Carmeloko Kultura Etxeak eta Carmeloko Emakumeen Batzar Abertzaleak ('Comité Patriótico Femenino') serenata bat oparitu zioten elkarteari.

Datozen ekimenak

Euskal Etxeak bide batez datozen asteetan egingo dituen ekimenen berri ere eman du: Dantzari Eguna datorren martxoaren 29an, Aitor Alavak eta Claudia Oterok zuzenduta, eta elkartearen Urteurren Jaia apirilaren 19an. Gainera euskal etxeak kultur jarduerei berrekingo die hileko bigarren larunbatero (zinea, mintzaldiak, musika...) egoitza berrian.


Lotura interesgarriak

Miguel Asqueta Carmeloko EEko lehendakari berria
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 15ean

Eguraldi kaxkarrak ez zuen Carmeloko Euskal Jaia zapuztu
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia