euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alain Urrutia artista bilbotarrak "Gazing again" erakusketa inauguratuko du ostiralean Beijing-en

2013/04/24

"Gazing agian" erakusketaren irudi bat (argazkia Alain Urrutia)
"Gazing agian" erakusketaren irudi bat (argazkia Alain Urrutia)

PUBLIZITATEA

Beijingo MA Studiok, Etxepare Institutuaren babesarekin, sustatutako "Goazen Txinara!" arte bekari esker, Alain Urrutia margolari bilbotarra Txinan izan da lanean bi hilabetez. Orain, bertan eginiko lanekin bakarkako erakusketa eskainiko du Beijing-en, ekaina bitartean. Programa honetako bekadun batek Txinan bakarkako erakusketa egiten duen lehen aldia da. Inaugurazio ekitaldia ostiralean egingo da.

Beijing, Txina. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Alain Urrutia artista gazteak bakarkako erakusketa eskainiko du Txinako EGG Galleryn, Beijingo MA Studiok sustatutako Goazen Txinara! programan parte hartu eta gero. Programak Etxepare Institutuaren babesa du.

Txinan bakarkako erakusketa egiten duen egitasmo horretako lehen artista da Urrutia, aurreko edizioetakoak taldean egin zirelako. Erakusketak "Gazing again" izena du, eta bertan Urrutiak Goazen Txinara! bekarekin Beijing-eko MA Studioan burutu duen egonaldian sorturiko pinturak izango dira ikusgai. Margoak formatu handiko zein txikiko lanak izango dira.

Erakusketaren inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 15:00etan, EGG Gallery delakoan (327 zkia, Chaoyang auzoan). Bertan bi hilabetez izango da ikusgai, ekainaren 27a bitartean.

-Urrutiari buruzko informazio gehiago, www.alainurrutia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia