euskal diaspora eta kultura
2008/12/18
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bi kasuotan, Argentinatik euskal gaiak aipagai hartzen dituzten blogak dira, Diaspora gaiak barne. Politikoki definituta daude --euskal politikarekiko-- eta Akelarrek Eusko Alkartasunarekin ezarriak ditu lotura ideologikoak eta alderdi horri oihartzun berezia eskaintzen dio bere orrialdeetan; Berriak Egunkariari dagokionez, Ezker Abertzale ofizialari atxikiak dira blogaren edukiak.
Akelarrek, bere burua "euskal kultura, tradizioak eta egungotasun sozial eta politikoa zabaldu eta defenditzeko sortua den kultur talde"tzat aurkezten du eta sendo sartua da sarera edo sendo itzuli da sarera esan beharko genuke, ekainean egin baitzituen lehenengo probak, uztailean San Fermin inguruan 18 sarrera edo iruzkin sartzeko, azaroaren beste bi eta, azkenik, abenduan, egunero edo ia egunero jarduteko. Euskal politikaz dihardu, eta baita ere Argentinako euskal diasporaz edota euskal kultura gaiez. Blogetan ohi bezala, hango eta hemengo artikuluak bildu eta argitaratzen ditu, tartean blogeko arduradun den Mariano Silva-Torrea euskal argentinar ezagunaren iruzkinak sartuz. Sarrerak RSS bidez eskuratzeko aukera ematen du.
'Berriak Egunkaria', Pampatik
Bere aldetik, Berriak Egunkariak bere burua "1998an FM emnisora batean hasi zen buletin" gisa aurkezten du, ondoren "sarera pasatu zelarik, bertan bolada eta formato desberdinetatik pasatzeko", egungora iritsi arte. Ez du argiro esaten, baina pentsa daiteke ibilbide horrek Daniel C. Bilbao kazetari eta idazle euskal-argentinarrarenarekin bat egiten duela. Politikoki beligerantea da eta sostengatzen dituen jarrerak Ezker Abertzale ofizialaren ortodoxiara jotzen dute.
Maiz eguneratzen da, egunero, askotan. Gaiak bereziki Europako Euskal Herriko eguneroko politikagintzari dagozkio, baina usu agertzen ditu baita ere Diasporari buruzko iruzkinak, berriak edota erreferentziak. Harpidetu eta bertako testuak RSS bidez eskuratzeko aukera ematen du baita ere.
Lotura interesgarriak
Akelarre, Concordiatik, Argentinan
http://akelarreconcordia.blogspot.com
Berriak Egunkaria, Pampatik, Argentinan
http://berriakegunkaria.blogspot.com
EA-Argentina
http://eaargentina.blogspot.com
ARVAS-Argentinar Elkartea Euskal Herrian
http://argentinaeuskadi.blogspot.com
Revista Mundo Vasco, Chacabuco-tik, Argentinan
http://fotolog.terra.com.ar/revistamundovasco
Euskal Debate Euskal Herria
http://euskaldebate.blogspot.com
Euskaltitlán, un vasco en México DF
http://blogs.elcorreodigital.com/euskaltitlan
Orain Euskal Herria
http://oraineuskalherria.blogspot.com
Foro de Debate de la Diáspora Vasca
http://www.forodebatediasporavasca.blogspot.com
'Un vasco en Nueva York' (Koitz Foncillas-en bloga)
http://www.blogseitb.com/vasconuevayork
'Buenos Aires, tierra vasca' (Mikel Ezkerro-ren bloga)
http://www.blogseitb.com/vascoargentina
'Vasco de Pampa y sal' (Pedro Aguirre-ren bloga)
http://www.blogseitb.com/vascopampa
'Vasco made in caracas' (José Félix Azurmendi-ren bloga)
http://www.blogseitb.com/vascos (bertan behera)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus