euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Akademia, erakunde eta euskal gizatalde munduko kideak lagun jaso du Alberto Irigoyenek Honoris Causa Doktore izendapena

2018/11/12

La Platako Universidad del Este-k Honoris Causa Doktore izendatuko du Alberto Irigoyen
La Platako Universidad del Este-k Honoris Causa Doktore izendatuko du Alberto Irigoyen

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. La Platako Universidad del Este-k (UDE) Honoris Causa Doktore izendatu du Alberto Irigoyen Artetxe historialari uruguaitarra, Unibertsitate bertako Euskara eta Euskal Kultura Katedra eta La Platako Euzko Etxea bultzatzaile. Emate-zeremonia UDEko presidente Carlos E. Orazi eta María de las Mercedes Reitano errektorea buru egin da urriaren 30ean, jende ugari bildurik, tartean Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, La Platako Euzko Etxeko eta Juan de Garay Fundazioko buruzagi eta partaideak, beste zenbait erakundetako kideak eta publiko orokorra eta lagunak barne.

Ekitaldiari hasiera emateko Euzko Etxeko abesbatzak argentinar, uruguaitar eta euskal ereserkiak abestu zituen eta Clara Urra dantzariak Aurreskua dantzatu zuen. Ondoren Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak hartu zuen hitza Alberto Irigoyen Artetxeren lana goraipatzeko. “Euskal Herritik kanpo 1875-1975 urteen artean argitaratu ziren ehunka euskal aldizkari digitalizatu zituen historialariak, eta emaitza DVD formatoan eta http://urazandi.euskaletxeak.net webgunean daude kontsultagai", esan zuen. "Hori ezin estimatuzko lana da euskal etxeei eta oro har kolektibitateari begira”, azpimarratu zuen Alvarez Aranburuk.

Irigoyenek ere hitza hartu eta esker oneko berbak izan zituen, eta bere ibilbidearen berri eman zuen, bere hastapenak aipatuz Diasporako euskaldunek argitaratutako prentsa biltzeko proiektuari dagokionez.

Alberto Irigoyen Artetxe uruguaitarra Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko kide da eta baita Euskal Erria Argitaletxeko arduraduna ere. Honoris Cause doktore berria Pedro Artetxeren biloba da, Uruguain 1941ean Agirre Lehendakariari harrera emateko sortutako batzordeko kide eta Erbesteko Eusko Jaurlaritzako ordezkari izan zen bilbotar abertzalearena. Duraznoko Euskal Etxeko lehendakaria eta lehendakariordea ere izan da historialaria eta 1996an Gasteizen burutu zen Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean Uruguaiko ordezkaria. ‘Andres de Irujo’ saria irabazi zuen 1999an “Laurak Bat de Montevideo (1876-1898)” liburuarekin eta euskal gaiak garatzen zituen eleberriak idatzi ditu, tartean “El bastardo” eta  “El requeté que gritó Gora Euskadi”.

Carlos Irisarri gogoan

Aipatzekoa da zeremoniaren baitan Unibertsitateak bere Euskara eta Euskal Katedrari "Dr. Carlos Irisarri" izena ematen dion Ebazpena irakurri zela, irailaren 24an zendu zen katedrako zuzendari Carlos Irisarriren omenez.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia