Aizkolariak Miamin airetik ikusita, dron batek ateratako irudietan, Miamiko Euskal Etxearen I Kirol Jaian
2016/03/09
Aizkolariak Miamin, bertako euskal etxeak antolatutako saioan
PUBLIZITATEA
Otsailean ekarri genuen orrialde honetara Miamiko Euskal Etxeak antolatutako I. Euskal Herri Kirol Jaialdiaren berri. Oraingoan, eta informazio haren osagarri, Euskal Etxeak berak aireak kokatutako dron batetik ateratako bi bideo dakartzagu, irudi polit eta esanguratsuak direlakoan. Mila esker Miamiko Euskal Etxeko kideei irudiak partekatzeagatik, eta segi gauzak ilusioz eta aurrera begira egiten, apreziatzen baitugu.
Miami, Florida. Gogoratu Miamiko Euskal Etxeak bere lehendabiziko Herri Kirol Jaialdia antolatu zuela iragan otsailaren 7an, igandez, eta 140 heldu eta 20 bat txiki bildu zirela bertara, elkartearen laguntzaile den Angulo sendiak laku baten ondoan duen eremura. Horren guztiaren informazioa hemen eman genuen. Oraingoan, baina, Euskal Etxeak berak airean ipintako dron batetik ateratako bi bideo hauek nahi ditugu partekatu, irudi bitxiak eta originalak begitandu baitzaizkigu. Mila esker Boni Guenetxea eta bere seme Danieli hartutako lanagatik. 29 eta 39 segundotako bideoak dira.