Berlin, Alemania. Euskal musika eta musikariekiko aitorpen eguna asteazken honetan Berlinen. Hiriko Nazioarteko Musika Lehiaketaren III. edizioaren baitan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Ganbera Aretoa testuinguru --1.180 eserleku--, errekonozimenduak joango zaizkie Durangoko Silboberri Txistulari Elkarteari, Donostiako Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioari eta Félix Ibarrondo musikagileari --azken hau Parisen aspaldi bizi den oñatiarra--, Ibarrondoren kasuan gainera, Berlinesa bere obra bertan estreinatuz, Aitor Amilibia txistulariaren eta Jose Antonio Hontoria akordeoilariaren eskutik.
Urriaren 30ean, asteazkenean, 20: 00etan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren egoitzako Ganbera Aretoan.