euskal diaspora eta kultura
2010/02/08
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ugari dira Eusko Kultur Etxeak, Euskaltzaleak-ek eta Ekin Euskal Argitaletxeak hiriburu porteñoan batera daukaten egoitzan gauzatzen diren ekintzak. Euskara klaseak, hitzaldiak, kultur tailerrak, antzerkia, musika… Alabaina, euskal dantzak gero eta indar gehiago hartzen ari dira Mexiko kaleko Etxean. Izan ere, 2008an sortutako dantza taldearen hazkundea aipagarria da. Aitor Alava dantzari arabarra gidari, Ekin Dantzari Taldeak garrantzi handiko ekitaldietan hartu zuen parte joan den urtean, besteak beste, Cañuelasen egiten den Dantzarien Topaketan, Askatasunaren Bidea elkarteak antolatutako Xabaltx musikariaren kontzertuan, Euskal Echea Institutuko urte amaierako jaian, eta Eusketxe eta Euskaltzaleak-en festetan, batzuk aipatzearren.
Orain, urte berriari begira, dantzariek ez dute denborarik galdu nahi eta jadanik prest daude dantzatzen hasteko. Eta ez dute luzaro itxaron beharko: martxoaren 27 eta 28an Cañuelasko Euskal Etxeak antolatutako Aberri Egunaren jaian aurkeztuko baitira. Saioei, beraz, otsailaren 12an ekingo diete erakundeen egoitzan, Mexiko kaleko 1880 zenbakian, eta ordutegiari dagokionez, otsailean eta martxoan ostiralero izango dira klaseak, arratsaldeko 7:30etatik 9:30etara. Apirilean, berriz, egunez aldatuko da. Larunbatetan elkartuko dira dantzariak arratsaldeko 4:30etatik 6:30etara. Ikastaroan parte hartzeko, ez da aldez aurretik ezer jakin behar.
Lotura interesgarriak
Aitor Alavaren blog-a
http://dantza.blogspot.com
Buenos Airesko Euskaltzaleak
www.euskaltzaleak.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus