euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Aita Mari' itsas salbamendu ontziaren GKEko Iñigo Mijangos presidentea hizlari Valentziako Euskal Etxean: hitzaldiko bideoa

2025/02/12

Iñigo Mijangos, Europara miseria, jazarpen eta egoera zailetatik ihesi datozenen itsas erreskateaz mintzatu zen Valentziako Euskal Etxean
Iñigo Mijangos, Europara miseria, jazarpen eta egoera zailetatik ihesi datozenen itsas erreskateaz mintzatu zen Valentziako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Valentziako Hiria. Valentziako Euskal Etxeak abegia eman zion joan den larunbatean, Mediterraneoan Afrikatik Europara pasatzeko euren bizitza arriskuan jarriz txalupetan itsasoratzen diren pertsonen erreskatean diharduen Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko presidente eta ‘Aita Mari’ itsas erreskateko euskal ontziaren arduradunetakoa den Iñigo Mijangos-i.  Solasgai, ontzi hau 2018tik egiten ari den lan humanitarioa eta baita Europar Batasunaten kanpoko mugen gaia ere, ikuspegi kritikoz aztertuta.

Itsasontzia abendutik dago amarratuta Valentziako Portuan eta ‘atsedena’ hartzen duen bitartean Mijangos eta ontziko gainerako kideak. Euskal Etxea bisitatzeaz gain eta zabalkunde lanak egitearekin batera, ate ireki kanpaina batean dabiltza, eta dagoeneko Euskal Etxeko kideek egiten duten bezala, bertako herritarrei oro har, ontzia bisitatzera gonbidatuz, jendeak hurbilagotik ezagutu ditzan ontzian daramaten lana eta nola egiten diren erreskateak. Urtarriletik hona 400 bat lagun pasa dira barkutik.


Erreskateen irudiak lehenik eta 8' 01"etik aurrera, Iñigo Mijangos-en Euskal Etxeko hitzaldi osoa

‘Aita Mari’ otsailaren 17ra arte egongo da Valentzian eta goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldeko 4etatik 7etara bisita daiteke. Martxoaren hasieran misio berri batera aterako da eta maiatzean lehorreratuko da berriro ere Valentziako portuan, eta berriz ere bere ateak irekiko dizkie bisitatu nahi dutenei. Sarrera libre eta doakoa.

- Valentziako Euskal Etxearen webgunea, https://euskaletxeavalencia.com



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia