euskal diaspora eta kultura
2012/11/16
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Bordeleko Eskual Etxeak Emigrazioari buruzko jardunaldi berezia egingo du datorren asteko igandean, azaroaren 25ean, elkartearen egoitzan egingo den bazkari eta musika ikuskizun batekin. Eguneko programa eguerdian, hamabitean, hasiko da, bazkariarekin, eta ondoren, arratsaldeko hiruetan ikusgarria hasiko da.
Mixel Etxekopar, Jean Christian Galtxetaburu eta Cecile Tison musikariek eskainiko dute "Aita eta Ama maiteak" ikuskizuna. Hasiera horrekin hasten ziren Argentinara emigratu zuten euskaldun askok etxera idazten zituzten eskutitzak eta horietxek irakurriko dituzte ikuskizunean hiru musikariek. Gutunak Euskal Kultur Erakundeak (EKE) egin zuen Euskaldunen Argentina erakusketakoak dira.
Mixel Etxekopar eta Cecile Tison landestarra izango dira ikuskizuneko ahots nagusiak, eta Jean Christian Galtxetaburuk kantuz eta eskusoinuarekin lagunduko ditu.
Ikuskizunaren aurretik egingo den bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da nagusientzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Ondotik egingo den ikuskizuna doan izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Bordeleko Eskual Etxearekin, hona idatziz.
[Bordelen eskainiko den ikuskizunaren afitxa]
Aurreko mezuko bidaltzaileari eskatuko genioke harremanetan jartzeko gurekin mezua hona bidaliz. Mila esker.
EuskalKultura.com, 2012/11/17 12:39
Ekimen ederra dirudi. Bidaliko didazue xehetasun gehiago eta nola jarri harremanetan aztertzeko posible denez gure euskal etxera ekartzea?
Euskal etxetik, 2012/11/17 11:53
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus