San Frantzisko, AEB. Berria sare sozialetan zabaldu dute larunbatean zehar NABOk eta NABOko kide diren hainbat euskal etxe eta bazkidek: AEBetako euskaldunen kapelau edo omoniera den aita Antton Egigurenek online euskaraz eta ingelesez emango du igande honetan Kaliforniako Merced herritik Erramu Eguneko meza. Gogora dezagun koronabirusa dela-eta itxiera egoera ezarria dela Kalifornian eta eta bilkurak ezabatuak, tartean esaterako, urtero San Frantziskoko euskal komunitateak klika, kantariak eta dantzariak partaide egin ohi duen meza, bertan behera utzia beste hainbat bezala. Emisioa zuzenean eskainiko da eta bideo moduan ere ikusgai egongo da geroago, zuzenean segitu ahal izan ez dutenentzat.
AEBetara 2013an heldu zenean Idahoko Boisen egoitza izan zuen aita Antton Egiguren Kaliforniako Fresnoko elizbarrutira aldatu da iaztik, eta bertatik garatzen du gaur egun bere ekinbide pastorala, besteak beste hala eskatzen dioten euskal jaialdietako mezak emanez eta gauza bera euskaldunen bataio, ezkontza. ehorzketa eta gainerakoekin.
Euskarazko meza igande honetan goizeko 10:00etan eskainiko da zuzenean Merced-eko Our Lady of Mercyko elizatik, Mexiko Hirian 11:00ak direnean, New Yorken 13:00ak, Buenos Airesen 15:00ak eta Euskal Herrian 19:00ak. Aipatu parrokiako Facebooketik segitu ahal izango da, hemen klik eginez aipatu tenorean zuzenean segitu nahi izatekotan. Eta ordutegi hori pasata, noiznahi, bideo gisa.
-Euskal meza segitu nahi duenak hemen dauka meza osoa, testu, irakurgai eta kantu guztiekin