euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ainhoa Barrenetxea, familia aldetik lotura peruar zuzeneko bilbotar bat, 'euskal enbaxadari' Harvard-en

2010/05/03

Ainhoa Barretxea Bilbon, 'Pasealaria' obraren ondoan Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegi aldamenean (argazkia Jose Sampedro-Deia)
Ainhoa Barretxea Bilbon, 'Pasealaria' obraren ondoan Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegi aldamenean (argazkia Jose Sampedro-Deia)

PUBLIZITATEA

Bilbon jaioa da, 1995etik Bilbon Peruko kontsula den Carmen Ezkurraren alaba, bi belaualdi lehenago, Gregorio Ezcurra birraitona Perura joan eta Liman lehenengo Euskal Etxea sortu zuen nafar haren ondorengo zuzena. Ainhoa Basterretxea Ezkurra 21 urteko euskal neska gazte bat da, Iruñean aldi berean Zuzenbidea eta Ekonomia ingelesez ikasten ari dena eta Harvard Unibertsitate estatubatuar prestigiotsuak duela gutxi saritu duen pertsona, Nazio Batuen funtzionamendua emulatzen zuen nazioarteko lehiaketa batean, diplomazia eta bestelako gaitasunak agerian utziz alegia.

Bilbo, Bizkaia. Nazioarteko harremanak eta diplomazia odoletik datozkiola eman dezake, lehen aipatu ditugu aurrekariak kontuan hartuta, esku ezker handia behar baita aritu den nazioarteko ariketa eta lehiaketa honetan aritu eta saria lortzeko. Eta 21 urte besterik ez dituen gazte da oraindik. Munduko unibertsitate prestigiotsuenetako ikasleekiko lehian, nazioarteko harremanen esparruan eman dituen pausoak Harvard National Model United Nations delako ekimenak saritu izana ekarri diote, Nazio Batuen jokabidea imitatzen duen nazioarteko lehia horretan. Bere ama, Carmen Ezkurra, Perun jaioa eta 18 urterekin arbasoen Euskal Herrira itzuli zena, harro egon daiteke, eta berdin birraitona, Gregorio Ezcurra, Limako Euskal Etxea sortu zutenetarik.

Nafarroako Unibertsitatean ari da ikasle, eta bi karrera ikasten gainera, Zuzenbidea eta Ekonomia ingelesez. Mexikoko Atzerri ministro Patricia Espinosaren rola egokitu zitzaion. Bere buru zen ordezkaritzaren helburua, ezinezkoa zen ia: markotrafikoa eta bere bere herrialdean lehertutako indarkeriari aurre egitea. Bake indarren bere rolean erabat murgilduta, Ainhoak, Patricia bihurtuta, alderdianitzeko nazioarteko konferentzia bat antolatu zuen Obama eta Latinoamerikako zenbait presidenteren artean eta akordioak itxi behar izan zituen finantziazioa eta kooperazioa areagotzeko. Eta hain ongi egin zuen, Estatu Batuetako goi ikasketa erakunde zaharrenean saritua izan den lehenengo euskalduna bilakatu dela.

Gogo faltan ez da ibili. Lehiaketaz dioenez, "maratoi tankerako saioak izan ziren eta hainbeste sartzen zara ariketan, munduaz ahaztu eta sinesten duzula hartzen ari zaren erabakiak benetakoak direla", kontatzen du. Egun horietako pasadizo bat baino gehiago datorkio burura. "Gogoan dut narkotrafikatzaileak bonbardatu giztuzten eguna Los Pinos egoitza presidentzialean geundenean, presidentea eta minsitro guztiak barne, mahai azpietan sartu behar izan genuen; edo gelan kartoizko kutxa bat hartu genuenean, ustez geure ministroetako baten burua barruan zegoela". Adrenalina gainezka, zernahi gerta zitekeen: bahiketa, ministro kontseiluko baten hilketa, auzi diplomatikoak Estatu Batuekin edo ustelkeria kasuak.

Ibilbide honekin, inor ez da harritzen Ainhoak Nazioarteko Harremanak maite dituela esaten badu, edota gatazkak ekiditen saiatzea edo meniak eta borroka-etenak lortzea. Helburu horrek munduari zabaltzea dakarkio. "Leku andana bateko jendeak ezagutzen dituzu, pentsamolde elkarrekiko arrunt ezberdinekin egiten duzu topo eta ikuskera diferenteak uztartzen saiatzen zara. Niri gehien gustatu zitzaidana kultura ugari biltzen zituen konferentzia zela izan zen, lurbirako bazter guztietako partaideekin, ideiak eta eskarmentua etengabe trukatzeko aukerarekin India, Kanada, Argentina edo AEB bezalako herrialdeetako jendearekin".

Diplomatiko on gisa, gazteak meritua kentzen dio sariari. "Lehiaketa ez zen nor zen adimentsuena, ezta ere nork menperatzen zuen hobekien politika mexikarra, adostasunak lortuz nork arazo gehien argitzea baizik".

Egun Iruñean ikasle, aurretik Bilboko Mariaren Garbia ikastetxeko ikasle izan zen. Ainhoak aspaldi dauzka ideiak argi. "Beti interesatu izan zait Zuzenbidea, baina gero Ekonomia karrera emendatzea erabaki zuen, osoagoa baita, eta gainera nire aitak ere bi karrerak estudiatu ziruen". Ingelesari buruz, bere argitasuna zinezkoa da. "Enpresa munduari begira arras garrantzitsua da ingelesezko hiztegi tekniko ona izatea, eta ateratzeko funtsezkoa da".

Ainhoak ez baitu ezkutatzen bere bokazioa, New Yorken, Nazio Batuen egoitzan lan egitea dela, Babel dorre moduko horretan, arabiera, txinera mandarina, espainiera, frantsesa eta errusiera lagun gisa. "Erabat erakartzen nau NBEak", dio nazioarteko erakunde nagusienean lan egitera deitua dirudien gazte honek. Bere belaunaldiko hainbatek bezala, politikaren esparrua gustatzen ez zaiola aitortzen du, gehiago ikusten baitu bere burua akzioko emakume gisa.

(Deian Concha Lagok sinatutako artikulu batetik moldatua)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia