euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ahotsak.com-ek herri desberdinetako hizlariei eginiko elkarrizketen PDFak jarri ditu eskuragai interneten

2011/07/25

Ahotsak.com webgunearen irudia
Ahotsak.com webgunearen irudia

PUBLIZITATEA

Ahotsak.com proiektuak Euskal Herriko ahozko ondarea bildu eta aztertzea du helburu eta, horretarako, azken urteetan elkarrizketak egiten aritu dira hainbat herritan. Solasaldi horietan hainbat gairi buruz ari dira hizlariak, denak euskaldun zaharrak, bakoitza tokiko hizkera bizi eta jatorrean; elkarrizketok berebiziko altxorrak dira, bai euskara aldetik, eta baita jorratzen dituzten gaiak direla eta. Orain webguneak audio artxibo hauek pdf-an jaisteko aukera ematen du; herri bakoitzekoak zein hizlari jakin batenak.

Donostia-San Sebastián. Ahosak.com webguneak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea du helburu eta, horretarako, zazpi probintzietako adineko jendea elkarrizketatzen dihardu, euren euskara eta bizipenak jasoz. Webgunea 2008an aurkeztu zuten, nahiz eta egitasmoa 2002. urtean jarri zen abian. Etengabe berritzen eta osatzen ari den proiektua da eta dagoeneko 3.500 hizlariren berbak jaso dituzte.

Orain arte webgunean elkarrizketa horien audioa eta bideoak izan dira eskuragarri, baina orain aukera berria ematen du orriak: elkarrizketen transkripzioak pdf formatuan jaistea. CodeSyntax enpresak garatu du horretarako sistema, eta erabilera oso erraza du. Nahikoa da Herriak atalean sartzea eta bertan zazpi herrialdeetako herrien zerrenda ageri da (orain arte elkarrizketak egin diren herriak, bistan da, baina elkarrizketa berriak egin ahala etengabe osatzen ari da zerrenda hau). Herri bakoitzaren izenaren ondoan audio, bideo, edo pdf artxiboa duen zehazten da. Kasu batzuetan pdf-rik ez da ageri, baina erabiltzaileak eskatuz gero sistemak sortu egiten du. Eskubiko zutabean pdf-a sortzeko aukera sakatu eta kitto!

Beste aukera bat Hizlariak atalean sartu eta elkarrizketatu jakin baten elkarrizketen transkripzioen pdf-a eskuratzea da. 

Guk, adibidez, Bermeoko zerrendara jo eta Kantu Zaharrak 11 izeneko zinta aukeratu dugu. Pantailaren eskubian Fitxa osoa PDF formatuan aukera sakatu eta liburuxka birtuala eskuratu dugu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia