Donostia-San Sebastian. Joan den astelehenean Urkullu lehendakariak inauguratu ondoren, lau egunez garatu ditu bere saioak Donostiako Londres eta Ingalaterrako Hotelean eta Kursaal Jauregian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrak. Atzo eta herenegun lan-saioak Kursaalen egin ostean, gaur azken eguneko programa Londres Hotelera itzuli da eta bertan egingo dira azken ekitaldiak, esan nahi baita Ekintza Instituzionalerako 2024-2027 Lau Urteko Planaren proposamena irakurri eta onartzea, eta Aholku Batzordeko hiru ordezkariak hautatzea, ondoren Batzarrari amaiera formala eman, eta hamabietan zintzur-bustitze eta hamaiketako batekin azken topa-egite bat egiteko.
EuskalKultura.eus-ek, Mundu Batzarrari buruzko kronika sorta argitaratuko du datorren astean. Baina aurrerapen gisa, hona abenduaren 18tik 21era arte Donostiako Londres eta Ingalaterra Hotelean eta Kursaalen egin den 8. Mundu Batzar honetako irudi-sorta orokor bat:
Iñigo Urkullu lehendakariak eman zion astelehenan hasiera Mundu Batzarrari
Euskal etxe eta komunitateak dauzkaten 18 herrialde ordezkatuta. Irudian Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia harrera ematen
Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria
Gaztemundu 2023ko 15 gazteak ere ilusio handiz partaide, aurpegi alaiek adierazten dutenez
Eserita, ekipo kudeatzailea, Manu Meaurio, Gorka Alvarez, Andoni Martin eta Benan Oregi. Mikroan, Bruselako Euskal Etxeko Josu Aguirre
Kongresukideak 11 mahaitan banatuta, lanean elkarrekin eta elkarrekin solaskide eta gogoetaegile
Taldeka bilduta, besteen eta norberaren galderak erantzun eta egiten, gaiak aztertu eta proposatzen
Bestelako gaiak ere Batzarreko plazan, Etxepare Euskal Institutua, kontzertu ekonomikoa, turismoa...
Diasporako ordezkariak euskal kantu ezagun eta esanguratsuenetako bat kantari: 'Txoria txori'
Biltzarra amaituta, bereziki ezagutzen ez dutenek, baina guztiek edonola ere, bisita egin ahal izango dute hiriko Alde Zaharrera eta Gipuzkoako Plaza eremuetara, abenduaren 21a San Tomas festa baita, Eguberri aurreko ospakizun tradizional handia Donostian. Erne egon datorren astean eskainiko dugun argazki-kronika osatuari!
(segituko du)