Buenos Aires, Argentina. Igandean, 2024ko apirilaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira eta XIII legealdiko 75 legebiltzarkideak aukeratuko dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hautesleek. Hhauteskunde hauetan botoa emateko eskubidea duten ia bi milioi euskaldunetatik 83.000 inguru bizi dira atzerrian. Hego Konoan eta Amerikako herrialde gehienetan ez den bezala, bozketetan parte hartzea ez da derrigorrezkoa, beraz, Diasporako herritarren botoa sustatzea izan da lehian arituko diren formazio politikoen lehen erronka. Izan ere, orain arte aurrekari handirik gabeko ahalegin batean, lehian diren bi alderdi nagusik, EAJ-PNVk eta EH Bilduk, urrats berriak eman dituzte eta Diaspora zertxobait gogoan hartu dute euren kanpainetan. Plan eta estrategia ezberdinak zabaldu dituzte helburu horren xerka.
Boto 'rogatua' ezabatu ostean, haziera bat eman da Diasporako boto eta interesean, Diasporan honako hauteskundeetan partaide izateb, eta EHko alderdietan, Diasporako botoak ere lortzearren
Andoni Ortuzar, PNV-EAJko burua, eta Imanol Pradales, alderdi bereko lehendakarigaia, Diasporarekin bildu ziren topaketa birtual eta ireki batean joan den apirilaren 11n, YouTuben. Gorka Mostajo moderatzaile, munduko hainbat tokitatik, zuzenean eta whatsapp bidez bidaltzen zituzten galderen hartzaile lanak egin zituen. Argentina, Uruguai, Mexiko, Txile, Kolonbia, Ameriketako Estatu Batuak eta Luxenburgon kokaturiko diasporako kideek euren galderak eta kezkak azaldu zituzten eta Argentina sekula bisitatu ez duen Pradalesi, azaroan Bahia Blancan egingo den Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko gonbitea luzatu zioten.
Badirudi hauteskunde hauetan alderdi politikoak ekintza berezituak eta orain arteko ez zegoen plangintza etaekimolde bat garatzen hasi direla Diasporako hautesleengana ere iristeko
EH Bildu koalizioak, bere aldetik, Argentina eta Uruguai bisitatzea erabaki zuen boto eskubidea duten bizilagunekin harremanetan jartzeko eta diasporari bere mezua aurrez aurre helarazteko. Jasone Agirre Garitaonandia, legebiltzarkideak eta formazio horretako diasporaren arduradunak, eta Gipuzkoako hautagai Olaia Matxain Galfarsorok, Montevideo, Rosario, La Plata eta Buenos Aires bisitatu dituzte, hiri bakoitzean elkarretaratzeak eginez, publiko guztiari zabalik dauden areto ezberdinetan. Jendea botoa ematera animatu dute, "historiaren parlamentu abertzaleena izango den hau osatzeko". Horrez gain, euskal etxeak bisitatu dituzte, Diasporarekin une bereziak partekatuz, hala nola, Athleticek Errege Kopa irabazi zuela Buenos Airesen ospatu zutena. Bestalde, apirilaren 16tik 18ra, atzerrian dauden bizilagunek bozkatzeko azken eguna, Buenos Aires eta Montevideoko kontsulatuetan apoderatu gisa aritu ziren bozkatzeko tramiteak errazteko. EH Bilduko ordezkarien birak oihartzun mediatiko handia lortu dute, hainbat hedabidetan elkarrizketatak lortuz, prentsa grafikoan, irratian baita Argentinako Telebista Publikoan ere.