euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Agur eta Rosariora arte', bazkari erraldoi batekin bukatu zen igandean Necocheako euskal astea (eta IV)

2011/11/18

Igande goizeko dantzak: Euskal Asteko irudi politenetako bat (argazkia EuskalKultura.com)
Igande goizeko dantzak: Euskal Asteko irudi politenetako bat (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urte osoa itxaron behar eta gero ziztu bizian pasatzen da Euskal Astea. Izan ere, epea laburra egiten zaigu nahi dugun guztia egiteko: dantzatu, kirola egin, abestu eta lagunekin elkartzeko, batzuk aipatzearren. Hala ere azaroaren 7tik 13ra gauza hauek eta euskal sentimendua adierazten dituzten beste hainbat ekintzetan hartu zuten parte Necocheara bildu zirenek. Baina “agur” esateko momentua ere heldu zen eta bederatziehun bat lagunentzako bazkari batekin itxi zen 2011ko Euskal Astea. Igande goizean, meza ospatu zen Karmen parrokian eta ondoren enparantzako dantzek gorri, zuri eta berdez jantzi zituzten hiriko kaleak. Bazkarian zehar, berriz, lehiaketetako sariak banatu ziren.

Necochea, Argentina. Ohiko mezarekin hasi zen Euskal Asteko azken eguna. Elizkizuna bukatuta eta programari jarraituz, lore sorta bat utzi zuten euskaldunek Dardo Rocha enparantzako Gernikako kimuan. Eguraldia lagun eta Eskola Danimarkar-era abiatu aurretik --bertako kiroldegian egin zen otiruntza--, danborrada eta dantzak gauzatu ziren eliz aurrean.

Bazkarian Euskadiko eta Argentinako hainbat euskal erakundetako agintariak poz-pozik agertu ziren jaiaren giroarekin. Gonbidatuen artean, Josu Legarreta Bilbao, 1986tik 2009ra Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeen Zuzendari izan zena egon zen.

Bazkarian zehar, euskal etxe anfitrioiak opariak eskuratu zizkien Euskal Herritik etorritako artistei eta euskal etxeak eta FEVAk lehiaketetako sariak banatu zituzten irabazleen artean. Hona argazki kronikaren azken zatia:

Necocheako euskal astea IV 2011 02

[Eliza lekuko, mutilek ikurrinak astindu zituzten (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 01

[Txikiak ere euskal asteko protagonista. Euren eskutik, Ipurdi dantza (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 04

[Agintariez inguratuta Felipe Muguerzak agurtu zuen bildutako jendea. Mahai nagusian, besteak beste, Julian Celaya, Felipe Muguerza, Ricardo Basterra eta Elvira Kortajarena (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 03

[Necocheako Euzko Etxea euskal etxeak oroigarriak eskuratu zizkien Euskal Herritik etorritako lagunei. Irudian, Jose Maria Abad-ek jasotzen du euskal etxeko zapia (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 05

 [Jaio berria den Puerto Madryngo euskal etxeko kideentzat jai berezia izan zen hau. Maria Julia Ercorecaren omenean egindako festan, Etorritakoengatik-eko dantzariek tristura gainditu zuten eta euren pauso onenak erakutsi zituzten plazan. Bazkarian, berriz, oparia eman zioten euren euskal etxe babeslea denari, Necocheako Euzko Etxeari. Argazkian Felipe Muguerza plaka hori erakusten (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 06

[Publiko argentinarraren txalo, mirespen eta maitasuna bereganatu zuten Aukeran Dantza Konpainia-ko gazteek (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 07

[Euskal Herriko erromerietako giroa sortu zuen Drindots Taldeak Necochean. Errepertorio tradizionala eta rocka batu ziren aparteko bi kontzertuetan (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 08

[Euskal Asteko kartel lehiaketaren irabazlea Santiago Agustin Mari Felizia izan zen. Agustinen amak (eskuinean) jaso zuen saria (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 09

[Gazte andanak hartu zuen parte hondartzako herri kiroletan, baina talde bakar batek lortu zuen lehenengo saria (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2010 010

[Euskara bultzatzeko lehiaketako sariak ere banatu ziren igandean. “Barnealtxor” ezizenarekin, Eusko Kultur Etxea-ko Maria Echevarne, Guadalupe Garcia, Celeste Girasole eta Rosa Misciagna geratu ziren taldeko lehenengo sariarekin. (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 011

[Irakasleen kategorian eta talde lanari dagokionez, Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeko Nidia Abaddiek irabazi zuen, “Nene” izengoitiarekin (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 012

[Eta kategoria berean baina banakako lanari dagokionez, Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeko Andrea Bellak irabazi zuen, “Mikatxu” izengoitiarekin. Argazkian, Andrea, Mika bere alabatxoa, Teresa de Zavaleta eta Carlos  Bilbao (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 013

[Umeek egindako postalek ere jaso zituzten sariak. Lehenengoa Necocheako Ikastolako 7. eta 8. urte arteko ikasleentzat izan zen. Gaia: herri kirolak. Bigarren saria, Ikastolako 6. eta 7. urte artekoentzat. Gaia: Euskal Baserria. Anjela Zubiri Ikastolako irakasleak hartu zituen sariak (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 014

[2012ko euskara klaseak zabaltzeko afixa irabazlea Pablo Cufre Rio Cuartoko irakasleak egindakoa izan zen (argazkia EuskalKultura.com)]

Necocheako euskal astea IV 2011 015

[2011ko Euskal Astea igande bazkalostean bukatu zen. Bazkaldu eta gero, eta agurraren tristurarekin, hustuz joan zen aretoa. Hala ere, alde egin aurretik Fandango batzuk dantzatzeko denbora izan zuten dantzariek (argazkia EuskalKultura.com)]



Komentarioak

  • Zorionak!

    Zorionak! Oso ondo, Euskal Astea zoragarria zen, besarkada bero bat eta Rosariora arte. Oskar Goitia Eusko-Brasildar Etxea

    Oskar Goitia, 2011/11/20 23:52

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia