euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Agintaritza berritu du Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, Lucia Goñi berretsiz lehendakari

2013/06/16

Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen egoitza artxiboko irudi batean.
Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen egoitza artxiboko irudi batean.

PUBLIZITATEA

Hiriburu uruguaitarreko Euskaro Euskal Etxearen Ohiko Batzorde Nagusiak hauteskundeak egin ditu bere Zuzendaritza Batzordea berritzeko eta elkarteko bazkideek berretsi egin dute bere postuan orain arteko lehendakari Lucia Goñi Spinoglio. Lucia Goñirekin batera izango dira batzordekide Julio García Denis, lehendakariorde; Martha Perdomo, idazkari; Teresita Arcelus, idazkariorde; Carlos Larragueta, diruzain; eta Maria del Carmen Latienda, diruzainorde.

Montevideo, Uruguai. Uruguain egun diren euskal etxeetako zaharrena da Centro Euskaro, eta iaz hautatu zuen bere historian lehenengo aldiz emakume bat elkarteburu. Esperientzia, nonbait, ongi joan zaie, maiatzaren 25ean egindako 2013ko Ohiko Batzar Nagusian berretsi egin baitute karguan Lucia Goñi. Hona nola geratu den 2013-2014 aldirako euskal etxeko buruzagitza:

-Lehendakari: Lucía Goñi Spinoglio
-Lehendakariorde: Julio García Denia

-Idazkari: Martha Perdomo
-Idazkariorde: Teresita Arcelus

-Diruzain: Carlos Larragueta
-Diruzainorde: María del Carmen Latienda

-Liburuzain: Juan Pedro Arin

-Batzordekide: Silvia Orotone
-Batzordekide: Pedro Biscayzacú



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia