Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintzaritza Aldizkariak argitaratu berria du joan den ostiralean, 2009ko urriaren 9an, Kultura Sailaren eremuko Ebazpen bat, munduko Euskal Etxeetan ematen diren euskara eskolei zuzendutako dirulaguntza deialdia.
HABEko Zuzendari Nagusiak sinatzen duen 2009ko irailaren 14ko Ebazpena da, Euskal Etxeek jaso ditzaketen dirulaguntzak eskuratzeko bidea finkatzen duena, 2009ko urria eta 2010eko iraila bitarteko euskara eskolei dagokienez.
Ebazpenaren testu bertsioa hemen irakur daiteke osorik. Eta pdf-an, hemen.
Gogoan eduki behar da, ohi bezala eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa dela, ebazpena argitaratua izan ondotik, eta, beraz, epe hori ostiraletik dela abian.