euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ageda Deunari kantuz laguntza eske, ama lurra itxartzen saiatu ziren Boiseko euskaldunak (argazkiak)

2016/02/16

Hogei lagundik gora batu ziren Boiseko Basque Block-ean, Ageda Deuna aitzaki (Argazkia: Eneko Tuduri)
Hogei lagundik gora batu ziren Boiseko Basque Block-ean, Ageda Deuna aitzaki (Argazkia: Eneko Tuduri)

PUBLIZITATEA

Hiriko Euskal Museoan hasita eta Basque Block-eko hainbat puntutan geldialdiak eginda, otsailaren 8an hogeitik gora lagun bildu ziren Boisen Agate Deuna ospatzeko. “Oso gauza polita izan zen”, aitortu dio EuskalKultura.com-i Eneko Tuduri, Basque Museum and Cultural Center-eko bekadunak. “Euskara ikasleak ziren gehienak baina, taldean abestuta, euskaldun zaharrak ematen zuten”.

Boise, AEB. Lehenbiziko aldiz ospatu du Eneko Tudurik (Donostia, 1990) Boisen Santa Ageda Boisen. Otsailaren zortzian izan da, Euskal Museoko euskara ikasleekin batera. “Oso gauza polita izan zen, kaleko jendea ere hurbildu egite zitzaigun, gauza berezia izan zen”.

Arratsaldeko sei t'erdietan zuten hitzordua eta zazpiak aldera hasi zuten ibilbidea. “Euskara ikasleak ziren gehienak baina, taldean abestuta, euskaldun zaharrak ematen zuten, ez zuten batere ikasleak eta amerikarrak ematen, ez zitzaien batere azentorik nabari”, dio donostiarrak.

Museotik Euskal Etxera eta, handik, Gernika tabernara abiatu ziren, bidean zenbait geldialdi eginez eta, taberna barruan, abestu ostean, txalo zaparrada jasota.

Itxaso Cayero NABOko euskara koordinatzaile eta Boiseko euskara irakasleak esanda, “abestiaren esanahiari buruz ere hitz egin genuen eta aukera baliatu genuen hiztegi berria ikasteko”, euskal jaia aitzaki. Jatekoez eta edatekoez ere disfrutatu zuten ikasleek, eskola egun berezi honetan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia