euskal diaspora eta kultura
2008/07/19
PUBLIZITATEA
Mar del Plata, Argentina. Aste osoko programa batez ospatu dute Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxeko kideek euren sorreraren 65. urteurrena. Izan ere, 1943ko uztailaren 17an sortu zuen ofizialki Euskal Herrian zein Argentinan sortutako jende talde batek geroztik lan oparoa egina duen euskal erakunde marplatense hau. Hastapen hartan, lehenengo bilerak euskaltzale handia izan zen Pablo Lamarianoren Parque Hotelean (Mitre 2011) egin zituzten, eta bertako barruko patioan aritu ziren behin eta berriro lehenengo dantza taldea (Beti Alai) osatu zuten dantzariak, tartean Dorita Aramburu, Maria Delia Atejada, Maritxu Landeta, Estela Rubini, Nelly Rubini, Pilar Vicente, Teresa Vicente, Maria Clara Urdangaray, Francisco Ruben Aizpun, Dionisio Arregui, Aitor Ayesa, Julio Elichiribehety, Juan Laillour, José Oreja, Benita Vicente eta Isidro Vicente; baita ere Maria Isabel Atejada, Maritxu Goicoechea, Isabel Ibarra, Begoña Uriaguereca, Carmen Uriaguereca, Inés Alcain, Néstor Zabala, Juan Pedro Duhalde, Néstor Truchi, Arnaldo Gaillour, Héctor Boubee, Ernesto Sierra, Carlos Alberto Duhalde eta Oscar Sebastián Duhalde, beti ere Kultur Asterako afixak zehaztutako izenei jarraiki.
Honela, Euskal Etxeko kide fundatzaile izan ziren Manuel Ameztoy, Florencio Amparan, Félix Ayesa, Ricardo Barroeta, Martin Bercaitz, Juan José Boubée, Pedro Carballo, Juan Miguel Gogorza, Antonio Irurzun, Pablo Lamariano, Patricio Landeta, Ignacio Landeta, Domingo Lerchundi, Jesús López Belzunegui, Pedro Marco Mendizabal, Pedro Mozo Eguiguren, Prudencio Mozo Eguiguren, Julian Ochandorena, Juan Setien, Antonio Undangaray, Francisco P. Uriaguereca, Isidro Vicente Galduroz, Santiago Villar eta Ignacio Yanci, Francisco Aizpun, Antonio Maria Aramburu eta Juan Gaullour-ekin batera.
Lehenengo Zuzendari Batzordekoak eta Dama Batzordeko kideak
Lehenengo Zuzendaritza Batzordeak, berriz, honako kideak izan zituen: Domingo Lerchundi, lehendakari; Antonio Irurzun, lehendakariorde; Juan José Boubée, idazkari; Pablo Lamariano, idazkariorde; Francisco P. Uriaguereca, diruzain; Santiago Villar, diruzainorde; eta batzordekide, Juan Setien, Antonio Urdangaray, Pedro Eguiguren, Manuel Ameztoy, Patricio Landeta eta Pedro Marco Mendizabal. Lehenengo Jai Batzordeak, berriz, honakoak: Pablo Lamariano, Benon Arregui, Dionisio Arregui, Martin Bercaitz, Pedro Barrio Ellacuría, Martín Carlos Boubée, José Barrio Ellacuría, Arturo Galparsoro, José Miguel Gogorza, Francisco Gurruchaga, Juan Gurruchaga, Dámaso Juan Lizarralde, Roberto David Maitia Larre, Manuel Veramendi eta Bernardo Pedro Villar.
Azkenik zerrenda honetan, baina seguruenik lan aldetik lehenetakoak izan ziren aurreneko 'Dama Batzordea' osatu zutenak, alegia: Velia Alicia Lahore de Boubee, lehendakari; Clementina Herrera de Lerchundi, lehendakariorde; Ernestina Esther Estebecorena, idazkari; Emilia N. Maitia Larre, idazkariorde; Alicia Salinas, diruzain; Ofelia Araceli Villar, diruzainorde; batzordekideak, Rosario Aguirrezabal, Maria Noemí Aizpun, Maria Delia Atejada, Isabel Atejada, Maria Teresa Atejada, Lola Barrio Ellacuría, Maria Rita Basanta Bilbao, Maria de las Mercedes Basanta de Uriaguereca, Maria Bilbao Ellacuría, Inma Boubee de Pagliardini, Isabel Boubee de Garcia, Ana Estebecorena, Nélida Elvira Janices Azcoitia, Maria Consuelo Landeta, Maria Cruz Landeta, Teresa Lerchundi de Belli, Maria Ana Lizarralde Elgart, Ursula H. de Setien, Maria Clara Urdangaray eta Susana Margarita Villar.
Aste honetako Egitaraua
Gaur amaituko den egitarauak zera iragartzen du gaurko: arratsaldeko bostetan, Euskal Etxeko dokumentuen erakusketa (urtekariak, egunkari mozketak, aldizkariak, argazkiak), 1943tik gaur arteko erakunde-bizitzaren erakusgarri, Jose Ariztimuño Liburutegian. Ondoren, 'Euskal-argentinar anaitasunezko Afari Handia' deitu dutenari ekiteko, urteurreneko ekitaldien amaiera gisa.
Kultur Astea, dena den, joan den astelehenean hasi zen, honako egitarauarekin: Astelehenean, gaueko zortzietan Euskal Herria Lau Haizetara dokumental saileko 'Santiago Bidea' atala eskaini zen. Ondoren, eta Euskal Etxean bertan, bertako 'Teyu Care' trinketean, '65. Urteurrena' Paleta Txapelketari ekin zitzaion. Asteartez, aipatu txapelketari eutsi zitzaion. Asteazkenez, txapelketa segitzearekin batera, hitzaldi bat ere eskaini zen, zortzietan, Gabinete Marplatense de Estudios Históricos Regionales delakoko kide den Ernesto Arguesok emana, Euskal presentzia Mar del Platan gaitzat hartuta, Euskal Etxe barruko Jose Ariztimuño Liburutegian; bederatzietan, Emakumeen I. Paleta Txapelketari ekin zitzaion.
Ostegunean, hilak 17, pilota txapelketari eustearekin batera, ETBren Euskal Herria Lau Haizetara bildumako 'Bidaia lurraren mugetara I' dokumentala eman zen. Ostiralean, pilota txapelketako partidek segitu zuten, eta haurrek 'Altxorraren bila' jokoaz gozatu ahal izan zuten, 'Beti Alai' dantza taldeko txiki eta ertainak partaide, baita euskara ikasleak ere.
Lotura interesgarriak
Mar del Platako 'Denak Bat' Euskal Etxearen webgunea
www.denakbat.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus