euskal diaspora eta kultura
2010/07/30
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Uztailaren 16an La Platako Unibertsitate Nazionalean /UNLP) Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa antolatu dute. Neguko etenaldiaren ondoren, abuztu erdialdean ekingo diete berriro ere eskolei.
Urteko lehenengo zati honetako azken eskola egunean, euskal kulturari buruzko bi lan aurkeztu zituen lehen mailako ikasle taldeak.
Gauean, afaria egin zuten elkarrekin eta baratxuri zopaz ('mozkor salda') gain haragi errea ere jan ahal izan zuten, gastronomia euskal-argentinarra dastatuz.
[Ikastaroan parte hartu zutenak uztailaren 16an egindako afarian]
Afaria bukatuta, César Arrondo irakasleak Euskal Herriko Historiaren inguruko hitzaldia eskaini zuen. Honek afarira bildutakoen interesa piztu zuen eta galderak egitearekin batera Euskal Herriko historia eta aktualitatearen inguruan aritu ziren hizketan.
[Ikastaroko parte-hartzaileak dastatu zuten afaria prestatzen]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus