Boise, Idaho, AEB. Ipar Amerikako euskal elkarte katolikoa den Artzai Ona, bidaia antolatzen ari da 2024an Euskal Herrira, erromesaldi moduko bat egin eta fede ikuspegitik garrantzitsuak diren Euskal Herriko hainbat puntu bisitatzeko, egoitza Kalifornian duen aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarra prestatzaile eta gidari. "Fedea, gastronomia eta kultura" dira proposamenaren hiru ezaugarri nagusiak, difrutatzearekin batera, eta behin-behineko data gisa ekainaren 14tik 26ra ari dira aipatzen.
Bidaia Bilbon lurra hartuta da hastekoa, bertatik Lurdara autobusez joanik, eta bertatik Euskal Herrian berriz sartuz Euskal Herriko zazpi probintzietako lekuak bisitatzeko, uztartuz lekuak ezagutzea eta, Lurden, esaterako denbora otoitzerako eta oroigarri-dendetan erosketak egiteko, hortik San Mixel Garikoitzen sorterri Ibarre bisitatu, Donibane Garazi, Nafarroako Xabier, Vicenta Maria Lopez Vicuña santuaren sortetxea Cascanten, Leire, Eunate eta Zangotzako eliz eta monasterioak, San Ignazio eta Loiola...
...San Martin Loinatz eta honen basilika Beasainen, San Domingo Ibañez Erkiziakoa, San Mikel Aozaratzakoa Oñatin, Arantzazuko monastegia, Santa Juana Josefa eta Gasteiz, Estibalitz, Ama Birjin Zuriaren Katedrala, Bizkaian Balentin Berriotxoa, Elorrioko Basilika, Begoñakoa, Gaztelugatxeko Doniene, Unbeko Amaren... hori guztia bestelako bisitak ere tartean, esaterako sagardotegi batera, Gernikako merkatua, Lekeition hondartza, eta Bilbon pintxoak hartuz Alde Zaharrean, Guggenheim ere bisitatuz...
Zer, animatzen?
- Artzai Onaren webgunea: http://basquecatholic.org
- Galdera eta argibideretarako: info@basquecatholic.org