euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako ordezkaritzan lanpostu eskaintza eta albiste gehiago, "Basques" buletinaren uztaileko alean

2014/08/01

Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan,"Development Cooperation Forum" topaketan Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan)
Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan,"Development Cooperation Forum" topaketan Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan)

PUBLIZITATEA

"Basques" buletinaren ale berria argitaratu du Euskadiko ordezkaritzak AEBetan eta bertan, beste hainbat albisteen artean, lan eskaintza bat aurkitu dugu: ordezkaritza "market analyst" edo merkatu ikerlari baten bila ari da, NYeko egoitzan lan egiteko. Soldata urtean 60.000 dolarrekoa izango da eta, besteak beste, AEBetan lan egiteko baimena izan behar dute hautagaiek. Horrez gain, beste berri andana dakartza ingelesezko albistariak. Jarraian, laburpentxo bat eta lanpostuari buruzko argibide gehiago.

New York, AEB. AEBetako Euskadiko Ordezkaritzak lan-eskaintzaren berri eman du "Basques" albistari digitalean. Lanpostua "Market Analyst" edo merkatu analista perfilekoa da eta hautagaiak betebeharrekoak honakoak dira:
- AEBetan lan egiteko baimena izatea
- Ingelesa eta gaztelania menderatzea
- Antzeko postuan bi urteko esperientzia izatea
- Lizentziatura Enpresaritzan, Ekonomian, Marketing-ean, Nazioarteko Marketing-ean, Injenieritzan edo Zuzenbidean.

Soldata 60.000 dolarrekoa da. Hautagaitzak aurkezteko bidali CVa eta aurkezpen gutuna hona:  hhrr.usa@ej-gv.es

Lanpostu eskaintzaz gain, honako beste berriak bildu ditu "Basques" buletinak uztaileko alean:

-Eusko Jaurlaritza Nazio Batuen "Development Cooperation Forum"-en.

-SPRIren ordezkariak AEBetan negozio aukera berrien bila.

-Hegaldi zuzena NYtik EHra urrian.

-Gaztemundu 2014: esperientzia aberasgarria.

-Red Bay Unescoren World Heritage Site izendatu dute.

-EHUko ikerlariek AEBetako euskal ADNari buruzko ikerketa aurkeztu dute.

-Arrakastatsu NY-n Itziar Barriosen "The perils of obedience".

-Eibar futbol taldea New York Times egunkarian.

-Bilbo, politikako komunikazio profesionalen topagune.

-Jazz-a Euskal Herrian.

-Euskal sukaldaritza Huffington Post-en.

-Memoria Bizia proiektua abian AEBetan.

-Hetel eta Tecnalia hitzarmena.

-San Inazio Boisen.

-Athletic-eko neskak Boisen.

"Basques" buletina jasotzeko, bidali e-maila Ordezkaritzara, hona: usa@ej-gv.es



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia