euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako nekazariek euskaldunen bizimodua ezagutuko dute Food Sovereignty Tours-en bidaia batean

2011/02/03

Euskal Herriko azoka bateko irudia
Euskal Herriko azoka bateko irudia

PUBLIZITATEA

'Food Sovereignty Tours' Via Campesina mugimendu agroekologistaren parte da eta munduko hainbat herrialdetara bidaiak antolatzen ditu, lekuan lekuko nezakazaritza ezagutzeko eta nekazarien arteko harremana sustatzeko. Elkartea Euskal Herrira bidaia antolatzen ari da orain, EHNE-Bizkaia nekazal sindikatuaren laguntzarekin. Bidaia maiatzaren 21etik 29ra izango da eta AEBetako nekazariak ekarriko ditu EHra. Amerikarrek euskal nekazaritza, gastronomia eta mugimendu agroekologikoa ezagutuko dute.

Donostia-San Sebastian. Bidaiak Euskal Herria bertako baserritarren ikuspuntutik ezagutzeko aukera emango die AEBetako nekazariei, izan ere euskaldunek etxean hartu eta euren bizimodua erakutsiko diete. "Food Sovereignty Tours Vía Campesina mugimenduaren parte da, gu bezala ", azaldu dio EuskalKultura.com-i EHNE-Bizkaiko Xarles Iturbek. "Ez da lehen aldia horrelako bidaia bat antolatzen duguna eta dagoeneko hemen izan ditugu Vía Campesinako hainbat talde: Indonesiakoak, Hondurasekoak, Mexikokoak, Europakoak... Bidaia klasu honetan antolatzaileetako batek, Eric Holt Jimenez-ek, ama nafarra du, sarri izan da Euskal Herrian eta interes handia du", aipatzen du.

Bidaiaren behin-behineko ibilbideak honako jarduerak jasotzen ditu: Bermeoko arrantzale-kofradiara txangoa, ostatua landetxetan, Lekeitiora txangoa, Mondragon Kooperatibako ordezkariekin bilera, baserriak bisitatzea, gastronomi dastaketak, Urkiolako Parkera txangoa eta txoko batean afaria. Hau izan daiteke balizko ibilbide bat.

Informazio gehiago:

-Food Sovereignty Tours taldearen webgunean
-
EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) webgunea
-
Mondragón Cooperative: Humanity at Work webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia