euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ipar Ameriketako euskara irakasleek hirugarren urtez barnetegia egin dute Boisen, HABEk eta NABOk sustatuta

2013/06/28

Barnetegiko partehartzaileak Boisen, Izaskun Kortazar eta Kinku Zinkunegi irakasleekin (argazkia NABO/HABE)
Barnetegiko partehartzaileak Boisen, Izaskun Kortazar eta Kinku Zinkunegi irakasleekin (argazkia NABO/HABE)

PUBLIZITATEA

Bihar amaituko da Boisen AEB eta Kanadako euskara irakasleen barnetegia. Hamahiru lagun ari dira ikastaroan partehartzen, besteak beste, San Frantzisko, Denver, Chicago, Vancouver, Reno, Wyoming eta Boise bertatik etorriak. Edizio honetan irakasleak NABOren euskara arduradun Izaskun Kortazar eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegi dira. Talde hau 2010ean jarri zen abian eta, egun, bataz besteko maila 4. urratsekoa da.

Boise, AEB. HABEren Euskara Munduan egitasmoaren baitan, Ipar Ameriketako euskal etxeetako irakasle talde bat barnetegia egiten ari da egunotan Idahoko Boise State University-n. AEB eta Kanadako euskal etxeek tokian tokiko euskara irakasleak behar zituztela ikusita, 2010ean HABEk eta NABOk elkarlanean hasi ziren talde bat trebatzen. Argentinan eta Hego Ameriketako zenbait herrietan arrakasta handia izan dute antzeko egitasmoek eta, horrek animatuta, orain dela hiru urte abian jarri zen Ipar Ameriketako iraskasleen trebakuntza prozesu hau.

Harrezkero, hamabi irakaslek --aurten hamahiruk-- urtean zehar urrutiko irakaskuntza bidez euskara ikasten dute eta, urtean behin, landutakoa praktikan jartzeko barnetegi bat antolatzen da Boisen. Aurtengoa, ekainaren 22an hasi eta bihar bukatuko da. Egunean 6 eskola ordu jasotzen dituzte partehartzaileek eta horietatik kanpo ere hainbat ekintza programatu dira, egun osoan euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten.

Edizio honetako partehartzaileak honakoak dira: Olivia Bidaurreta, Gina Gridley, William Thompson-Uberuaga, Virginia Aramburu, Christine Aramburu, Elen Contard, Ivo Hughes, Elena Sommer, David Romtvedt, Jacob Singer eta Megan Vondemkamp. Irakasle lanetan ari dira Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan programaren teknikari arduraduna, eta Izaskun Kortazar, NABOk AEBtarako duen Euskara koordinatzailea.

Minutu guztiak baliatu

Zinkunegik taldekideek egiten duten ahalegina azpimarratu du. "Urtean zehar astero bidaltzen zaizkien lanak burutzeaz gain, ahalegin berezia egin behar da barnetegira etortzeko. AEBtako langileen oporraldiak oso murritzak dira eta ezin dute urtean 9 egun baino gehiagoko konpromisurik hartu. Horregatik, irakasleak eta ikasleak aurrez-aurre egoteko aukera bakarra hauxe da eta minutu guztiak baliatu behar dira", esan du.

Boisera heldu aurretik HABEko teknikaria NABOren presidente Valerie Etcharrenekin elkartu zen San Frantziskon. Bileran programaren jarraipena egin, aurrerapausoak adostu eta urtean zehar egindakoaren berri jasotzen duen txostena NABOren esku utzi zuen Zinkunegik. Horrez gain, bertako irakasle taldearekin ere elkartu zen.

Asteburuan, Boiseko barnetegia bukatu ondoren, Mexikora joango da HABEko teknikaria, bertako euskal etxeko agintari eta euskara taldearekin biltzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia