euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako euskaldunak Wall Street Journal-ek zuzenketa artikulua argitaratuko ote duen esperoan

2008/02/29

Emilia Doyaga eta Aitor Sotes, AEBetako Euskadiko ordezkaria (argazkia EITB)
Emilia Doyaga eta Aitor Sotes, AEBetako Euskadiko ordezkaria (argazkia EITB)

PUBLIZITATEA

Nahiz eta Basque Inquisition: How do you say sheperd in Basque? artikuluaren aurkako 17.000 sinadura jaso New Yorkeko bulegoetan Wall Street Journal egunkariak ez du zuzenketa artikulu bat argitaratzeko konpromezurik hartu oraingoz. Horixe zen, hain zuzen ere, joan den urtarrilaren 11an euskal ordezkaritza batek aurkeztu zien eskaera. Ordezkaritzaren buru Emilia Doyaga, Ny-ko Euskal Etxeko kidea eta AEBetako Euskadiko ordezkari Aitor Sotes izan ziren. Euskal komunitatea euskara eta euskaldunen irudia garbituko duen artikuluaren zain daude. 'Gure aldetik egunkariak Euskadiri buruzko artikulu objetibo bat idaztea espero dugu, eta hortarako ahal duguna egingo dugu' adierazi dio Aitor Sotesek EuskalKultura.com-i. 'Hortarako, kontseilu editorialarekin kontaktu zuzena edukitzeak helburu hori lortzeko aukera handiagoak emango dizkigu'-
Ez da ohikoa Wall Street Journalek egunkarian agertu diren artikuluengatik kexa aurkeztu nahi duten irakurleak eta taldeak bulegoetan hartzea. 'Telefono dei asko egin behar izan nituen, azkenean norbaitek gurekin biltzea onartu zuen arte', azaldu dio EuskalKultura.com-i Emilia Doyagak, Society of Basque Studies in America elkarteko lehendakari eta New Yorkeko Euskal Etxeko kideak.

Doyagak Eusko Ikaskuntzaren bidez Keith Johnson kazetariak idatzitako artikuluaren aurkako 17.000 sinadura aurkeztu zizkion Karen Pensiero, egunkariko editoreordeari. Doyagarekin batera Aitor Sotes, Euskadiko ordezkaria AEBtan eta Mark Kurlansky, The Basque History of the World liburuaren egilea joan ziren.

Iraina euskaldunentzat

Karen Pensierok sinadurak hartu eta euskal bozeramaileek azaldutako kexak entzun zituen, baina ez zuen haien eskari nagusia betetzeko konpromezurik hartu: Johnson-en artikuluan azaldutako gezur, akats, eta egi-erdiak argitu eta euskarari buruzko artikulu dokumentatua egitea. 'Artikulu hori irain bat izan da euskaldunentzat', laburbiltzen du Doyagak. Itziar Albisuk, NY-eko Euskal Etxeko lehendakariak afera honek euskaldunen irudian izan duen eragin negatiboa azpimarratzen du, eta 'egunkariak zuzenketarik argitaratu ezean, gure protesta agertzeko medio berriak bilatuko ditugu'.

Dagoeneko famatua egin den testuak euskera hizkuntza atzeratua eta bizitza modernorako desegokia bezala aurkezten du. Horretarako erabiltzen dituen argudioak nahasiak eta batzutan barregarriak ere dira, adibidez euskarazko aireportu eta demokrazia hitzen erroak ez direla euskaldunak (ingelesez ere grekeratik eta latinetik hartutakoak direla ahaztuz). Artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz politikaren aurka ere egiten du, 'euskal independentiste pistolaren ordez gramatika erabiltzea aukeratu dute aspaldion', edota 'poliziak kaleetatik ateratzen dute gramatika errepasatu dezaten' bezalako esaldiekin. Artikulua hain zen akatsez eta datu faltsuez josia askok estrategia interestua ikusi zutela atzean, egunkariaren jabe den Rupert Murdochen aholkulari taldean Jose María Aznar, Espainiako presidente ohia, dagoela goratuz.


Lotura interesgarriak

Eusko Etxea of New York
www.newyorkbasqueclub.com

Wall Street Journal-en aurkako sinadura bilketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 23an

Aitor Sotes, AEBetako Euskadiko ordezkari berria
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko martxoaren 7an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia