Udaberrian hasi eta urria bitartean Estatu Batuetako euskal etxeek eguraldi ona baliatzen dute euren urteroko festa eta piknikak egiteko. Festa hauek Euskal Herrian egiten diren euskal jaien antzekoak dira, baina beti ere bertako ukitu euskal-amerikarrarekin. New Englandeko euskal etxeak esaterako, bere urteroko Txitxiburduntzi festa egin zuen maiatzean, eta San Frantziskoko euskaldunbek Euskal Piknika ospatu zuten ekainaren hasieran. Jarraian, bi festetako zenbait argazki.
Donostia-San Sebastian. New Englandeko Euskal Etxean iragan maiatzaren 14an ospatu zuen bere urteroko Txitxiburduntzi festa, Riki Lasaren Conneticuteko arrantxuan. Eguneko egitarauan leku zabala izan zuten herri kirolek, aizkolarien erakustaldi batekin, harraijasotzaile eta txinga saioekin. Bazkideek harria jasotzen eta txingak eramaten saiatzeko aukera izan zuten.
Euskal etxeko aizkolariak beste aizkolari profesional batzuekin lehiatu ziren eta ikuskizunak arrakasta handia izan zuen. Uda honetan New Englandeko aizkolariek Washington-en egingo den Smithsonian Folklife Festival jaialdian parte hartuko dute. Horrez gain, elkarteak iragan urriko Sagardo Egunean egin ziren sagardo botila batzuk zozketatu zituen.
Bestalde, San Frantzisko aldeko euskal komunitateak hitzordua izan zuen iragan ekainaren 5ean Petaluma Fair Grounds gunean, euren urteroko Euskal Piknika egiteko. Ohi bezala, festan animazioa jarri zuten euskal etxeko Klikak eta dantza taldeek. Eguna biribiltzeko, erreki bazkaria egin zen.
Jarraian, argazki galeriak: