euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako bertsolari Martin Goicoecheak bertsoak atera dizkio Wyomingetik mundua astitzen ari den koronabirusari (bideoa)

2020/04/29

Martin Goikoetxearen bertsolari lanak saririk altuenak lortu ditu AEBetan euskal komunitate barru eta kanpoan (arg. Joseba Etxarri)
Martin Goikoetxearen bertsolari lanak saririk altuenak lortu ditu AEBetan euskal komunitate barru eta kanpoan (arg. Joseba Etxarri)

PUBLIZITATEA

Rock Springs, AEB. Nafarroako Gorritin jaioa baina 16 urte zituenetik bizitza Wyoming estatuko Rock Springs-en egin duena, Martin Goicoecheak Euskal Herritik ekarri zuen bertsolaritzari eusten dio Estatu Batuetan, eta egun hauetan mundua astintzen ari den koronabirusaren aurrean bertso batzuk asmatu eta grabatu ditu. NABOko Euskara Arduraduna ere bada Martin, eta beti ari da gure hizkuntza eta kultura suspertzeko ekimen berriak garatu nahian Estatu Batuetako euskal komunitateetan.

Oraingoan, bertsolari gisa eskaintzen digu bere ikuspegia bizi dugun koronabirusaren krisiaren aurrean (lehenik bideoa, ondoren hitzen transkripzioa). Eskerrik asko Martini, eta NABO eta bere alaba Mikaela Goicoecheari Martinen ahalegina bideragatzeagatik:


Martin Goikoetxea Rock Springs-eko bere etxetik koronabirusari buruzko bertso kantari

Birusa onekin orain daukagu
Mundu guzia nahasita
Denak gogoan daukagu orain
txinatarraren bisita
Mundu guzira zabaldua da
Txina aldean hasita
Uste gabean onek utzi du
Denai ateak itxita

Egun batetik bestera hau da
Guri azaldu dan gauza
Uste gabean jendea ari da
Elkarri kutsa ta kutsa
Bihotza elkarri zabaldu bainan
Eskurik etzagun luza
Denbora asko baino lehenago
Ia gelditzen den birusa

Korona onek jotzen digu gaur
Mundu guzira bandoa
Eta medikuk esaten digu
Ez bildu elkarren ondoa
Eskurik ezin eman elkarri
Orain eman okondoa
Lehenago gendun ohitura on bat
Hori ere galtzera doa

Au bezelako birusarik len
Munduan izan otea
Jendea biltzen den lekutan
Itxi digute atea
Askorentzako sufrimendua
Askontzat errematea
Inork ezin du gaur kalkulatu
Egiten a’i dan kaltea.



Komentarioak

  • Bertsolaritza

    Plazerra da beti Estatu Batuetako euskaldunen artean euskarak daukan indarra ikustea. Eutsi goiari, Martin! oso gustora entzundako bertsoak!!!

    Josetxo Ugalde (Asuncion, Paraguai), 2020/05/04 05:48

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia