euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBeko Euskadiko Ordezkaritzak euskal komunitateari buruzko "Euskal News" albistaria berritu du

2014/07/09

Ekaineko "Euskal News" buletinaren azala
Ekaineko "Euskal News" buletinaren azala

PUBLIZITATEA

Kalean da "Euskal News" albistari digitalaren azken zenbakia, ekainekoa, eta bertan AEBetako euskal komunitateari buruzko berri sorta zabala bildu du, ingelesez, AEBeko Euskadiren ordezkaritzak. Esaterako, Udaleku 2014, Amaia Arberas sopranoak New Yorken eman zuen azken kantaldia, Bakersfieldeko "Accordion Festival "musika jaialdia edo "Badassque" kamiseten proiektu euskaltzalea (irabazien zati bat euskal etxeetako euskara klaseak laguntzeko izango da). Buletina berritu egin dute aurten eta harpideek doan jasotzen dute e-mail bidez. Izena eman nahi duzu? Jarraian esango dizugu nola.

Donostia-San Sebastián. "Euskal News" albistari digitalaren ekaineko zenbakiak AEBetako euskal komunitateari buruzko berri sorta polita dakar, ingelesez. Horrez gain, buletinak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko hainbat albiste ere bildu ditu.

AEBetan Euskadiko ordezkari Ander Caballeroren agurrarekin hasten da buletina. Caballerok uda eta picnic sasoiari ongo etorria ematen dio eta gogoan du aurtengo Udalekun izango ez den gaztea: berriki zendu zen Joshua Rose, 18 urteko mutikoa. Haren familiarentzat eta aurten hil den Jeanne (Lacunza) Sagastaren familia gogoan, euren ereduari jarraiki euskal kultura sustatzen jarraitzearen aldeko deia egiten du ordezkariak.

Buletineko berrien artean aipagarriak dira, esaterako Lehendakari Agirre Center-en aurkezpena Bilbon, Mark Kurlansky idazlearen hitzaldia Pasaian, Boiseko Basque Museum-aren erakusketa berriak, Amaia Arberas sopranoaren kontzertua New Yorken edo datorren uztailaren 21etik aurrera Athleticeko neskek Boisen emango duten Futbol Udalekua.

Beste istorio batzuk honakoak dira: Ines Medinaren erakusketa New Yorken, Bakersfieldeko Accordion Festival 2014 edo Mikaela Goicoechea gazteak sortu berri duen "Badassque" euskal-amerikar kamiseta sorta. Mikaelak irabazien zati bat euskal etxeetako euskara klaseak laguntzeko emango du. Harro egongo da, zalantzarik ez, bere aita Martin Goicoechea, NABOko Euskara arduraduna. Nolako zura, halako ezpala!

AEBetako Euskadiko Ordezkaritzarekin harremanetan jartzeko eta buletina eskatzeko, bidali e-maila usa@ej-gv.es helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia