euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adi! Jaitsiera esanguratsua Argentinako 2022ko Euskal Aste Nazionaleko prezioetan Macachinen. Emaiezu begiratua!

2022/08/23

Konplikatua izaten ari da, baina euren onena ari dira ematen Macachinen. Partaidetza helburu, inflazio itzelari aurre egiteko aldaketa batzuk egin eta %20a jaitsi dituzte voucherren prezioak. Aurrera, Macachin!
Konplikatua izaten ari da, baina euren onena ari dira ematen Macachinen. Partaidetza helburu, inflazio itzelari aurre egiteko aldaketa batzuk egin eta %20a jaitsi dituzte voucherren prezioak. Aurrera, Macachin!

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Euskal etxe askotatik iritsitako eskaerei erantzunez, eta urtero herrialde osoko euskaldunen topaleku den Euskal Aste Nazionala aurten ere ahalik eta partaidetsu eta bilgarrien izan dadin, Macachingo Euzko Alkartasuna elkarte antolatzaileak programa berraztertu, berregituratu eta, zenbait aldaketa eginik, jaitsiera orokorra iragarri du voucherren prezioetan. Europatik etor zitekeen Huntza taldea ez da ekarriko, eta Arrecifesko Maral taldeak hartuko du parte. Euzko Alkartasuna oso gogor ari da ahalegintzen saio nazional honek bere topaketa eta indargune lana bete dezan egoera ekonomikoak ezar ditzakeen oztopo guztien gainetik.

Voucher kategoria bakarrak segituko du, bereiztu gabe laguntzaileak, dantzariak, euskara, abesbatzetakoak edo musikariak diren. Iragarri ziren hiru voucher motek oso aldaketa txikia izango dute edukian, baina nabarmen aldatuko dira prezioan, %20 beheitituko baita euren salneurria. Voucherren prezio berriak lo egiteko tokia hartzen du barne baina jada gosaririk ez. Honako euren ezaugarriak:

  • Voucher gorria: barne ditu ostiraleko bazkari eta afaria, larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, erromerietarako sarrerak, gaualdiko emanaldirako sarrera, sutzarrerako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrerak: 7, 8, 9 eta 10erako voucherra: 16.000 peso (lehen $18.500)
  • Voucher berdea: barne ditu ostiraleko afaria, larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, erromerietarako sarrerak, gaueko emanaldirako sarrera, sutzarrerako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrerak. 7ko erdia, 8, 9 eta 10erako voucherra: 13.700 peso (lehen $16.000)
  • Voucher zuria: barne ditu larunbateko bazkaria, igandeko bazkaria, larunbateko erromeriarako sarrera, gaueko emanaldirako sarrera, sutzarrerako sarrera, programatutako gainerako jardueretarako sarrera. Voucher 8, 9 eta 10erako: 10.500 peso (lehen $13.000)

Euzko Alkartasunak jakinarazten die voucherraren %100 dagoeneko ordaindu dutenei, diferentzia banku-transferentzia bidez itzuliko diela. Egoera horretan daudenei euskal etxearekin lehenbailehen e-mailez harremanetan jartzeko eskatu die.

OHARRAK [aurrekoak eta berri batzuk]

  • 4 urte arteko haurrek (4 urtekoak barne) ez dute voucherrik ordainduko
  • 5 urtetik gora eta 11 urtera artekoek (biak barne) voucherraren % 50 ordainduko dute.
  • 12 urteko eta gorakoek voucherraren % 100 ordainduko dute
  • Otordu guztiek barne dauzkate sarrera, plater nagusia, postrea eta alkoholdun eta alkoholik gabeko edariak
  • Larunbat eta igandeko afariak ez daude barne. Bi gau horietan, bakoitzak nahi duena erosi ahal izango du bertan ipiniko diren txosnetan
  • Osteguneko otordu estrek 2.500 pesoko prezioa izango dute, eta aldez aurretik beharko dira baieztatu
  • Gainontzeko otorduak ez dira aparte salduko. Igande eguerdikoa besterik ez
  • Gosariak aparte dira eta barne daukate kafea, esnea, tea, ura eta kurasan edo antzekoak. Nahi izan ezkero, voucherra erosteko momentuan behar da jakin arazi. Prezioa, 400 peso
  • Voucherra erosten dutenek barne dute lo egiteko lekua. Banakako sarrerak erosten dituztenek, eta lotarako lekua ikastetxe/aterpetxeetan nahi dutenek, 2.000 peso gehiago ordaindu beharko dute komunak, dutxak, koltxoiak, segurtasuna eta garbiketako gastuak, besteak beste, ordaintzeko.
  • Ordezkaritza bakoitzak ekartzen dituen gidariei doako ostatua eskainiko zaie aterpetxeetan

Banakako prezioak

  • Erromeriarako sarrera, 800 peso, edalontzi birrerabilgarria barne
  • Antzerki gaualdirako sarrera, 1.000 peso
  • Igandeko bazkaria, 3.500. Barne ditu sarrerako txoripanarekin batera behi errea, hala nola " vaquillona con cuero, cerdo, pollo y otros cortes de vaca asados" eta entsalada, izozkia eta edari alkoholdun eta alkoholgabeak
  • Igandeko sutzarra edo fogoia, 800 peso

Ordaintzeko modua

Argentinan gertatzen ari den produktuen eta zerbitzuen prezioen igoera handia kontuan hartuta, hemen adierazten diren prezioak soilik errespetatuko dira erreserba egin eta froga-agiria irailaren 14eko bertako 23:59 ordua arte helarazten dutenentzat. Data hori igaro ondoren, prezioek aldaketak izan ditzakete, gertatzen diren igoeren arabera.

Ezarritako epean ehuneko txikiago bat ordaindu nahi duten pertsonek hala egin dezakete. Ordaintzeke uzten duten gainerakoak prezioek izan dezaketen igoera izango dute. Alegia, orain % 50 ordaintzen badute eta epe horren aurretik ez badute gainerako % 50a ordaintzen, honen balio osoaren gainean egin daitekeen igoeraren mende egongo dira.

Banku-kontuaren datuak

- Titularra: Asoc. Unión Vasca Euzko Alkartasuna
- Ezizena: CVMACACHIN
- CUIT: 30-59951908-0 
- Kontu korrontea (pesotan): 261723/1 CBU: 0930324710100026172314
- Bankua: Banco de La Palma

Egiaztagiri guztiak semanavasca2022 @gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Garrantzitsua: egindako transferentzia guztietan adierazi zeri eta nori dagokion.

Euzko Alkartasuna Euskal Etxea
E. F. Parodi 340
Macachin, La Pampa, Argentina
@cvmacachin
+5492954239092
centrovascoea@gmail.com

Oharra: hona bildu ditugun datuak kontu handiz bildu eta ezarri ditugu, baina balio loteslea dutenak antolatzaileek euren ohar eta agirietan adierazten dituztenak dira.

-Aurretik emandako prezioak indarrik gabe eta bertan behera geratzen dira
-Edozein zalantza argitzeko jo lasai asko semanavasca2022@gmail.com helbidera
-Barkatu eragozpenengatik, gogor segitzen dugu guztion artean ahalik eta Euskal Aste onena lortzeko helburuarekin. Eskerrik asko!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia