euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adi! Euskal Etxeentzako dirulaguntzak aurkezteko epea aldatu egin da: uztailaren 23an itxiko da

2016/07/01

Lehendakaritza, Gasteizen
Lehendakaritza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritza EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da garrantzizkoa izan daitekeen berri bat aditzera emateko: euskal etxeentzako 2016ko dirulaguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epeaz legearen interpretazio berri bat egin da eta uztailaren 26a izatetik uztailaren 23a izatera pasa da. Aurkeztu behar duten euskal etxeak, beraz, adi!

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2016. urteko euskal etxeentzako dirulaguntzen deialdia ekainaren 23an atera zen. Hala argitaratu zuen EuskalKultura.com-ek, argitara emandako datu guztiak Eusko Jaurlaritzan baieztaturik.

Hori horrela, nobedadea ondorengoa da: Bertan behera geratzen dela adierazitako aurreko epea, uztailaren 26koa, eta behin-betirako epe muga berria eskaerak aurkezteko 2016ko uztailaren 23a.izango da.

Euskal etxe eta federazio interesatuei data berria gogoan hartzeko eskatzen zaie, arazoak ekiditearren eskabideak aurkezterakoan.

-Informazio osoa, hemen
-Ebazpena, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia