euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adela Soto eta Cristina Juanena uruguaitarrek euren liburu ‘Reminiscencias Vascas’ aurkeztuko dute bihar Buenos Airesen

2018/09/27

‘Reminiscencias Vascas’ liburua
‘Reminiscencias Vascas’ liburua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bost urtez jasotako hainbat testigantza bildu dituzte Maria Cristina Juanena Berazak eta Adela Soto Zudaire de Beriauk ‘Reminiscencias Vascas’ izenburutu duten liburuan. Lana joan den maiatzean argitaratu zuen Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, helburu argi batekin: “XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Uruguaiko Salto herrira iritsitako immigranteek izandako eragina aztertu eta goraipatzea”.

Idazleen esanetan, “Errepublikako Unibertsitateko Giza Zientziako irakasleen laguntzarekin burutu ahal izan dugu liburua. Ikerlan, kontaketa, elkarrizketa eta eskutitzen bidez gizataldearen memoria historikoa berreskuratuz eta komunitatean utzitako aztarnak bilduz”.

Adela Sotok eta Maria Cristina Juanenak ostiral honetan, irailaren 28an, aurkeztuko dute liburua Buenos Aires hiriburuan. Gogora dezagun Maria Cristina Juanena Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeko lehendakaria izan zela 2010etik 2013era eta Adela Sotok jarraitu ziola karguan 2013tik 2015era.

Hitzordua arratsaldeko 6:30etan da, Laurak Bateko Euskal Etxeko Sebastian de Amorrortu aretoan, Belgrano etorbideko 1144an..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia