euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adam Laxalt politikari euskal-amerikarrak Elkoko Basque National Festival jaialdian parte hartu zuen

2014/07/11

"Elkoko euskal dantzarien hurrengo belaunaldiarekin Elkoko Euskal Jaietan #BasquePride" idatzi zuen Adam Laxaltek bere Facebook orrian argitaratu duen argazki honetan
"Elkoko euskal dantzarien hurrengo belaunaldiarekin Elkoko Euskal Jaietan #BasquePride" idatzi zuen Adam Laxaltek bere Facebook orrian argitaratu duen argazki honetan

PUBLIZITATEA

Elkoko Euskal Jaietako desfilean parte hartu zutenen artean izan zen iragan irailaren 4an Adam Laxalt politikaria, Fiskal Generalaren posturako kanpainaren baitan. Orain gutxi arte Nevadan ia ezezaguna zen Laxalt, nahiz eta estatu honetako euskal komunitateko familia ezagunenetako kide izan. Bere aitona, Paul Laxalt, estatuko gobernadorea eta Washingtonen Senadorea izan zen; eta haren anaia Robertek "Sweet promised land" best-seller-a idatzi zuen, aita artzainaren historia kontatzen zuena.

Elko, AEB. Adam Laxalt politikari euskal-amerikarra Elkoko Basque National Festival izan zen, eta euskal desfilean parte hartu zuen (desfilea uztailaren 4ean, AEBetako Independentzia Egunaren jaian egiten da). Laxalt Nevadako Fiskal Generalaren kargura aurkeztu da eta herriko biztanleak agurtzeko aukera baliatu zuen, bere euskal sustraiengatik harro.

EuskalKultura.com bertan izan zen eta jakinmina piztu digu politikari honen istoriak. Laxalt abizena oso ezaguna da Nevadako euskal komunitatean eta politika munduan. Bere aitona Paul Laxalt gobernadorea eta Washingtonen senadorea izan zen, eta haren anaia Robert Laxalt idazle ezaguna Pulitzer sarirako hautagaia. Halarik ere, orain gutxi arte Adam Laxalt ia ezezaguna zen Nevadan.

Famili sekretua

Laxaltek zuzendidea ikasi zuen Georgetown Unibertsitatean eta Iraken marine-a izan zen bost urtez. Ezkondua, alaba batekin, Iraketik itzuli zenean Nevadan kokatu zen. Politika arloko komunikabideek ezer gutxi zekiten berari buruz, duela urte eta erdi arte, 30 urtez gordetako famili-sekretua argitara atera zen arte. Bere ama Michellek publikoki esan zuen nor zer Adamen aita: Pete Domeneci senadorea, Paul Laxalten kidea izan zen Senatuan. Garai haietan Michele 24 urteko aholkulari gaztea zen Reagen-en taldean. Domenecik 50 urte zituen eta ezkonduta zegoen.

Berria bor-bor ibili zen, baina, zenbait komunikabideen ustez, familiak berak erabaki zuen istoria kontatzea, Adamen bide politikoan etorkizunean bere aurkako tresna bihur ez zedin. Gaia, ezinbestean, berriro agertu da kanpainarekin batera, eta Laxaltek aurre egin dio, bakarrik hazi zuen amaren kemena eskertuz. Hautagaiak alderdi errepublikarreko lehen mailako politikarien babesa eskuratu du --tartean Donald Rumsfeld Defentsa Idazkari ohiarena-- eta baita bere aitona Paul Laxalten. 91 urtekin, Paul Laxaltek itzala du oraindik Nevadan, baina baita Washingtonen ere.

Adam Laxalt Elko

[Adam Laxalt Elkoko Basque National Festival jaialdiko desfilean (argazkia EuskalKultura.com)]

Elko Adam Laxalt 2

[Adam Laxalt ikusleak agurtzen desfilean (argazkia EuskalKultura.com)]

Reaganen "Lehen Adiskidea"

Paul Laxalt Zuberotik AEBetara etorritako immigranteen semea zen. Bere aita Dominique artzaina zen eta ama Theresek French Hotel izeneko estatua izan zuen. Laxalt Nevadako gobernadorea eta AEBetako senadorea izan zen. Ronal Reagad presidentearen lagunik gertuenetakoa izan zen eta komunikabideek "Lehen Adiskidea" deitzen zioten, Senatutik Etxe Zuriarekin hari zuzena zuela eta.

Senatuan izan zen garaian Laxaltek hainbat batzorde eta lege ekimenen buru izan zen. Gizon argiaren ospea irabazi zuen, desadostasun politikoak maila pertsonalera eraten ez zituenarena. Senatutik erretiratu zenetan, alderdi demokratako Ted Kennedy senadoreak zera esan zuen berari buruz: "Paul Laxalt izna daiteke Ronald Reaganen lagunik onena Senatuan, baina esan daiteke ere Senatuko bi aldeetan lagunik gehien duena bera dela".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia