euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Opera Klasiko zine ziklo bat jarriko du martxan abuztutik aurrera Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxeak

2014/07/09

Abuztutik azaro amaierara arte luzatuko da Rio Cuarton Gure Ametza-ko Opera Zikloa
Abuztutik azaro amaierara arte luzatuko da Rio Cuarton Gure Ametza-ko Opera Zikloa

PUBLIZITATEA

Ekitaldia abuztuaren 7an hasiko da Mozarten Don Giovanni-rekin eta azaroaren 27an bukatuko Verdiren La Traviatarekin. Ostegunero gauzatuko da, lau hilabetez, azaroaren amaierara arte. Proposamenari esker DVD formatuan dauden jatorri ezberdinetako operak proiektatuko ditu euskal etxeak. Sarrera libre eta doakoa izango da baina elikagai ez galkorrak eskatuko zaizkio publikoari, hiriko gune komunitarioetara dohaintzan emateko.

Rio Cuarto, Argentina. Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko Elba Viano Zuza eta Walter Asnal kideen eskutik euskal etxeen arloan oso ohikoa ez den ekintza bat antolatuko du Cordoba probintziako Gure Ametza Euskal Etxeak. Zikloa abuztuaren lehenengo ostegunean hasiko da eta lau hilabetez luzatuko da, astero. Operazaleei eta oro har komunitateari dago zuzenduta gonbitea; eta ehundik gora izenburuko bilduma duten Viano eta Asnal adituek obren azalpena eta egileei buruzko informazioa aurkeztu dute emanaldi bakoitzean.

Arrunta ez den proposamena eskaintzeaz gain helburu solidarioa ere badu gonbiteak. Izan ere, sarrera doakoa izan arren elikagai ez galkorrak eskatuko dizkiete etxeko kide ez direnei, sarrera gisa. Bildutakoa dohaintzan emango die euskal etxeak hiriko Nuevo Renacer eta La Casa del Sol gune komunitarioei.

Operen programa:

-Abuztuaren 7an, Don Giovanni (Mozart)
-Abuztuaren 14an El Elixir de Amor (Donizetti)
-Abuztuaren 21ean La Flauta Mágica (Mozart)
-Abuztuaren 28an Elektra (Strauss)
-Irailaren 4an Los Cuentos de Hoffmann (Offenbach)
-Irailaren 11an Príncipe Igor (Borodin)
-Irailaren 18an La Cenicienta (Rossini)
-Irailaren 25ean Nabucco (Verdi)
-Urriaren 2an Werther (Massenet)
-Urriaren 9an La Bohemia (Puccini)
-Urriaren 16an La Dama de Pique (Tchaikovski)
-Urriaren 23an Fausto (Gounod)
-Urriaren 30ean La Judía (Shicoff)
-Azaroaren 6an Sanson y Dalila (Sain-Saëns)
-Azaroaren 13an Rigoletto (Verdi)
-Azaroaren 27an La Traviata (Verdi)

Emanaldiak iluntzeko 8:30etan hasiko dira, puntu-puntuan. Piezek bataz besteko iraupena bi ordu eta erdikoa da.

Elkartearen hitzordu gastronomikoak

Hurrengo aktibitateak larunbat honetan –San Fermin Topaketa– eta uztail amaieran –San Inazio ospatzeko Txokolatea– izango dira. Sanferminetan pintxoak eta tortillak eskainiko dira dastagai. “Poz pozik gaude gure sukaldarien proposamenak oso arrakastatsuak gertatzen baitira. Aitaren Egunean 350 pertsonarentzako paella prestatu genuen eta oso harrera ona jaso genuen jendearen aldetik”, adierazi digu, harro, etxeko lehendakari Sergio Eguiazúk.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia