euskal diaspora eta kultura
2009/07/02
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Hamabi bikote lehiatuko dira aurten eta Txapelketa Bizkaiko Enkarterrietako Balmasedan burutuko da abuztuaren 29tik irailaren 6ra. Bertara iritsitako mus jokalariek bost egunetan jokatuko dituzte partidak eta irailaren 5ean jakingo da zein den garaile.
Ohi bezala, herrialde bakoitzeko bikoteek delegatu bana ekarriko dute laguntzaile eta azken hauek txapelketan epaile lanak egingo dituzte. Dinamika ezagutzen ez duenarentzat, esan beharra dago muslariekin batera lagunak zein familiako kideak etorri ohi direla --bakoitzak berea ordainduz-- eta hau dela eta, antolatzaileek ekintza turistikoz jositako egitaraua prestatu dute aurten ere. Jokalariek aukera izango dute ibilaldietako batzuetan parte hartzeko baina orokorrean, Andres Fernandez antolatzaileak EuskalKultura.com-i adierazi legez, 'jokalariek bost egunetan partidak izango dituzte'. Fernandezen esanetan, mus arloko helburuekin batera, euskal komunitateen arteko 'ezagutza, harremana eta elkarlana sustatu nahi du' txapelketa honek. Datorren urtera begira, txapelketa Uruguain egingo da.
Mundu Txapelketetan, orain arte garaipen gehien lortutako ordezkaritza, Euskal Herrikoa izan da. Hamabitan irabazi du Euskal Gizataldeen Mus txapelketa. Bigarren postuan Argentina legoke, bost sarirekin. Esan bezala, iazko txapelketan Euskal Herriko bikoteak lortu zuen txapela, Iñaki Abendibar eta Antonio Vicentek, baina aurten Donostian berriki egindako finalean Jose Antonio Iztueta eta Francisco Estensoro donostiarrak geratu dira lehen postuan. Donostiarrak izango dira beraz Euskal Herriko ordezkariak. Faboritoez galdetuta, Fernandezen hitzetan 'ez dago Balmasedako txapelketarako faboritorik'.
Honakoa izango da jokalari eta bisitarientzako egitaraua:
Larunbata, Abuztuak 29
-Harrera Aeroportuan eta hotelera
-21:00. Balmasedako San Roque Hotelean harrera koktela
-Kolitza Abesbatzak bere habanerak abestuko ditu gauari amaiera emateko
Hotel San Roque: http://www.hotelsanroque.es
Igandea, Abuztuak 30
-09:00. Delegatuen bilera
-10:30. Bilbora irteera
San Mames eta trofeo gelara bisita
Ibaigane
-14:00. Bilbon bazkaria
-16:30. Euskalduna Jauregia y Parte Zaharretik ibilaldia
-17:30. Guggenheim museoan bisita gidatua
-21:00. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Guggenheim museoa: http://www.guggenheim-bilbao.es
Euskalduna Jauregia: http://www.euskalduna.net
Athletic Club: http://www.athletic-club.net
Astelehena, Abuztuak 31
[Txapelketako 1. eta 2. partidak]
-10:30. Balmasedatik bisita gidatua
-13:00. Balmasedako udaletxean harrera eta Aurreskua
-14:30. Bazkaria “Don Pablo“ jatetxean(Villasana)
[Txapelketako 3.eta 4. partidak]
-16:30. Irteera
Portugaleteko zubi esekia
Algorta-Las Arenas
-21:00. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Balmaseda: http://www.balmaseda.net
El Abra portua (Getxo): http://www.getxokaia.com
Zubi esekia: http://www.puente-colgante.com
Asteartea, Irailak 1
-10:30. Taldearen irteera Loizaga Dorrera (Galdames). Bertan munduko Rolls Royce bilduma handiena biltzen da
[Txapelketako 5. partida]
-12:00. Ibilaldia Arenatzarte museoara (Güeñes).
-14:30. Bazkaria Putxera
[Txapelketako 6. y 7. partidak]
-16:30. Bisita gidatua “La Encartada” txapela fabrikatik
-21:00. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Torre Loizaga: http://www.torreloizaga.com
Arenatzarte: http://www.enkartur.net/recurso-arenatzarte-guenes-20.html
Txapela fabrika: http://www.laencartadamuseoa.com
Asteazkena, Irailak 2
-09:00. Gasteizera ibilaldia
Eusko Legebiltzarrera bisita
Foru Aldundiaren jauregira bisita
-14:00. Faustino Upategira bisita eta bazkaria
-17:30. Heraclio Fournier museoa
[Txapelketako 8. partida]
-21:00. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Eusko Legebiltzarra: http://www.parlamento.euskadi.net
Heraclio Fournier: http://www.nhfournier.es
Faustino Upategia: http://www.bodegasfaustino.com
Osteguna, Irailak 3
[Txapelketeko 9. y 10. partidak]
-09:30h. Ibilaldia
Avellanedako Juntetxea
Pozalagua kobazuloak
-14:30h.“El Cartero” sagardotegian bazkaria (Karrantza)
-16:30h. Arratsaldea libre
-21:00h. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Avellanedako Juntetxea: http://www.enkarterrimuseoa.net
Pozalagua kobazuloak: http://www.enkartur.net/recurso-cuevas-de-pozalagua-karrantza-11.html
Ostirala, Irailak 4
-09:30. Bizkaiko kostatik irteera
Bakio: San Juan de Gaztelugatxe
Bermeo: Portutik bisita
Mundaka: Urdaibai
-14:30. Mundakan bazkaria
-16:30. Gernikako Juntetxera bisita
-18:30. Balmasedara buelta
[Txapelketako 11. partida]
-21:00. Afaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
Urdaibai: http://www.urdaibai.org
Bizkaia Kosta: http://www.proyeccion.tv/costa.html
Larunbata, Irailak 5
-09:00. Delegatuen bilera
-13:00. Txapelketaren bukaera eta opari banaketa
-14:30. Bazkaria Las Piscinas jatetxean (Balmaseda)
-16:30. Arratsaldea libre
-21:00. Hotelean agurra emateko afaria (Balmaseda)
Sari banaketa
Dantzaldia
Igandea, Irailak 6
-Hotelean agurra eta aireportura
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus