euskal diaspora eta kultura
2014/04/11
PUBLIZITATEA
Saint Pierre eta Miquelon. Ameriketako Iparraldean kokatuta daude Saint-Pierre eta Miquelon uharte frantsesak, Ternua inguruan, eta euskal ondare nabaria gordetzen dute. Bertako Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak urtero antolatzen dute euskal jaia abuztuan. Gertakari horren 33. edizioa abuztuaren 13tik 23ra izango da eta arduradunak buru belarri ari dira dagoeneko festa antolatzen.
Euskal Kultur Erakundearen webgunean deialdia egin dute bi elkarteok bestan emanaldiak egin nahi dituzten musikariak bertara gonbidatzeko. Abisuak agertzen duenez, antolatzaileek bere gain hartuko dituzte musikarien hegazkin tiketak eta ostatua (gehienik 3 musikarirentzat). Hautagaiek beren burua aurkeztu behar dute, e-mailez mezu bat igorriz helbide honetara: lpbspm@cheznoo.net
EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeko kide David Lamoreuxekin hitz egin du eta honen esanetan, Saint Pierreko euskal elkarteak inguruotako beste euskal etxeekin harremanak estutzeko eta ekitaldien antolakuntzan elkarri laguntzeko gogotsu agertu da.
Pilota irakasle berria
Bestalde, aipatu Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Pilota Ligak buru-belarri darraiela euskal kirol hau zabaltzen eta sustatzen. Halatan, irakasle berria izango dute aurki: Christophe Sanchez. "Floridako pilotari profesionalen munduan oso ezaguna da eta hil honetako 23tik iraileko 19a bitartean izango dugu hemen", azaldu du Davidek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus