euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuan Azkarate Jauregiaren auzolandegian parte hartzeko deialdia egin die EuskoSarek Diasporako gazteei

2008/04/29

Iragan urteko partaideak, Jean Michel Galant Azkarateko alkatearekin (argazkia EuskoSare)
Iragan urteko partaideak, Jean Michel Galant Azkarateko alkatearekin (argazkia EuskoSare)

PUBLIZITATEA

Behe Nafarroako Azkarate Jauregia Euskal Diasporako Nazioarte Zentroa bihurtzeko helburuarekin, herriko udalak eta Euskosarek auzolandegi batean parte hartzeko gonbitea egin dieta Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Auzolandegiaren 3. edizioa izango da hau eta abuztuaren 1etik 23ra bitartean egingo da. Izena emateko epea ekainaren 1ean amaitzen da. Hautagaiek hegazkin bidaia soilik ordaindu beharko dute, antolakuntzak beste gastuak ordainduko baititu.
Erdi Aroko Azkarate Jauregiaren obretan laguntzeko ireki den deialdi honetan Diasporako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Gazteak Euskal Herritik kanpoko euskal komunitate batetako partaideak izan behar dute eta guztira 20 lagun bilduko ditu auzolandegiak. Antolakuntzak aditzera ematen duenez, aipatutako kopurua baino pertsona gehiagok izena emanez gero, hautagaien artean aukeraketa bat egingo da (aniztasuna bultzatzeko komunitate ezberdinetako partaideak hobestuz).

Auzolandegian parte hartuko duten gazteek astelehenetik ostiralera egin beharko dute lan, egunean bost orduz arituz eta, besteak beste, honako jarduera hauek burutuz: garbiketak, margolari lanak, materiala garraiatu eta gazteluaren inguruan horma bat eraiki. Atsedenaldi uneetan jolasak eta kultur jarduera ezberdinak burutuko dira eta partaideek Hegoalde, Lapurdi eta Zuberoa ezagutzeko aukera edukiko dute. Concordia Elkarteak eta Azkarateko udalak, gainera, ostatua eskaini eta janariaren gastuak ordainduko dizkiete gazteei.

Ekimenean parte hartzeko interesa duten pertsonek Euskosareko Harreman Formularioaren bidez eskaera bidali beharko dute (Hartzailea: EuskoSare Global) honako datu hauek adieraziz: izen-abizenak, nortasun agiriaren eta pasaportearen zenbakiak, jaiotze data, posta helbide osoa, harreman telefonoa, zein euskal komunitatearen kide den eta lehenago honelako ekimen batean parte hartu den. Lehen pausoa egin ondoren, antolakuntza hautagaiekin harremanetan jarriko da.


Lotura interesgarriak

Azkarateko bloga
EuskoSareren webgunean

Benoit Etxeberrik Azkarateko Diasporaren Zentruaz informatzen du
2007ko azaroaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Chacoko neska baten parte hartzea Azkaraten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia