euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abuztuan 80 urte beteko dira Paris liberatu zutenetik BMGn: Jose Diez Jaurrieta donostiarra protagonistetako bat izan zen

2024/07/18

José Díez Jaurrieta donostiarraren potreta eta bere biografia eta partaidetza Pariseko liberazioan ilustratzen duten argazkietako batzuk
José Díez Jaurrieta donostiarraren potreta eta bere biografia eta partaidetza Pariseko liberazioan ilustratzen duten argazkietako batzuk

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Abuztuan 80 urte beteko dira Paris liberatu zutenetik Bigarren Mundu Gerran. José Díez Jaurrieta donostiarra tarte historiko hartako zuzeneko protagonistetako bat izan zen eta bera da, izan ere, Sancho de Beurko Elkarteak gaurkoan gure blogen atalean argitaratu duen artikuluan luze eta sakonean hartutako ikergaia, lehenengo aldiz haren biografia osatu eta bere ibilbidea berregin eta plazara ekarriz, ahazturaren orrialdeetatik erreskatatuz.

Eskerrak eman beharrean gaude beste behin Sancho de Beurko Elkarteari eta bere ikertzaile nagusi diren Guillermo Tabernilla eta Pedro Oiarzabali, geure ondare historikoa ikertzen eta azaleratzen daramaten txingurri-lan eskergagatik, gelditu gabe, engaiamenduz, rigorez eta profesionaltasunez ari baitira, nabariak direla euren emaitzak. Estimatzekoa litzateke geure erakundeen aldetik sostengu eta harrera hobea jasoko balituzkete, lasaiago garatu ahal izango bailukete arestian aipatu kualitateez garatzen duten lana, bokazioa eta lan horrekiko daukaten pasio begibistako balio erantsia dutela gainera.

Eskerrik asko! Irakurri hemen artikulua: 'José Díez Jaurrieta, un donostiarra en la liberación de París'



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia