Madril, Espainia. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Argazki Lehiaketa antolatu du Madrilgo Euskal Etxeak. Lehiaketaren gaia “euskaltasuna” da eta helburu zehatza du: elkartearen 2025eko egutegi instituzionalerako hamabi irudi hautatzea, bat hilabeteko. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu –baina parte-hartzaile bakoitzaren irudi bakarra aukeratu ahal izango da–, zuri-beltzean edo koloretan, JPG formatuan eta posizio horizontalean. Ez da argazki editaturik onartuko. Irudiak originalak behar dute izan, beste lehiaketa batera aurkeztugabe eta argitaragabeak. Parte-hartzaileek bazkide beharko dute izan edo hala egin irailaren 30eko datarekin.
Lehiaketan parte hartzeko, bazkide kuotak egunean izan behar dira izan; materiala emailez bidali behar izango zaio posta elektronikoz Madrilgo Euskal Etxeari, adm@eetxea.e.telefonica.net helbidera, Lehiaketarako dela adieraziz. Argazki guztiak artxibo konprimitu batean (zip) bidaliko dira, eta fitxategi bakoitzak egilearen izena izango du eta lan bakoitzak izenburu bat.
Azken eguna urriaren 27a
Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2024ko urriaren 27a izango da. Emaitzak Euskal Etxearen webgunean, sare sozialetan eta egoitzako iragarki-taulan argitaratuko dira, azaroaren 18an baino lehen. Sari nagusia Euskal Etxearen egutegi instituzionalean argitaratzea bada ere, diru sariak ere egongo dira, esan nahi baita lehenengo sari bat 100 eurokoa, bigarrena 50ekoa eta hirugarrena 25ekoa.
Lehiaketaren baitan jasotako argazkiekin erakusketa birtual bat egingo du Euskal Etxeak bere webgunean abenduan zehar eta, posible bada, baita erakusketa fisikoa ere elkartearen egoitzako aretoani. Sari emanaldiari dagokionez, xehetasunak konfirmatu bezain laster jakinaraziko zaie interesatuei eta publikoari oro har.
- Madrilgo Euskal Etxeko XIII. Argazki Lehiaketako oinarri osoak hemen irakur daitezke