euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian dira Perun Pasiotarren Ordenaren etorreraren Mendeurreneko ekitaldiak

2013/05/17

Karmeldar Oinutsen monasterira peregrinazioan, Monsinore Jose Luis Astigarraga Yurimaguasko Arantzazuko Amaren irudiarekin (argazkia JBazan)
Karmeldar Oinutsen monasterira peregrinazioan, Monsinore Jose Luis Astigarraga Yurimaguasko Arantzazuko Amaren irudiarekin (argazkia JBazan)

PUBLIZITATEA

Iragan asteazkenean hasi ziren Liman Pasiotarren Ordenak Perun egin dituen 100 urteen ospakizunak. 1913. urtean heldu ziren lehen erlijioso pasiotarrak, eta, horien omenez, hainbat ekitaldi egingo dira herrialde honetan urtean zehar. Mendeurrena pregoi batekin abiatu zen, hiriburuko San Isidroko El Olivar kultur zentroan. Limako Arantzazuko Amaren Kofradiak eta Anaidiak ekitaldiotara batzeko asmoa agertu dute. Gaur meza emango da Peruko aurreneko pasiotar gotzainak izan ziren Monsinore Venancio Orbe Celestino Uriarte eta Monsinore Santos Iztueta Mendizabalen omenez.

Lima, Peru. Mendeurreneko ekitaldiak hil honetan zehar egingo dira nagusiki, eta uztailaren 21ean egingo da jarduera nagusia, Yurimaguasen. Hain zuzen ere, Peruko oihaneko herri hau izan zen duela mende bat herrialdera iritsi ziren pasiotarren lehen egoitza.

Halarik ere, urtean zehar beste ekimenik ere izango da eta 2014ko lehen hiru hilabetean amaituko dira Mendeurreneko jarduerak, Limako Pilarreko Amaren parrokian egingo den mezarekin.

Aurreneko gotzain pasiotarrak

Gaur meza emango da Monsinore Venancio Orbe Celestino Uriarte eta Monsinore Santos Iztueta Mendizabal gorpuzkien omenez. Eurak izan ziren Perura etorri ziren lehendabiziko apezpiku pasiotarrak. Bihar, Tarapototik Moyobambara eramango dira gorpuzkiak eta euren omenezko beste meza bat egin eta lur emango zaie herri honetako katedralean.

Igandean Mendeurreneko Irekiera eukaristia iragarri da Tapapotoko Morales Coliseoan, eta hilaren 26ean, igandean, Mendeurreneko Irekiera meza egingo da Limako Pilarreko Amaren parrokian. 

Yurimaguasen 

Uztailaren 21ean ekitaldi nagusia egingo da Yurimaguasen: Mendeurreneko Jubileuaren Ospakizuna, Mirarien Jaunaren Parrokian. Urtean zehar bestelako ekitaldi erlijiosoak izango dira ere Peruko beste zenbait parrokia pasiotarretan.

Horrez gain, Sinposio Pasiotar bat antolatuko da, eta Peruko Oihaneko Pasiotarrei buruzko erakusketa bat ere egingo da. Azkenik, 2014an Pasiotarren Aste Kulturak eta Erlijiosoa egingo da Tarapoton, Lamas-en eta Yurimaguas-en. 

Ekitaldiotara batzeko asmoa agertu dute Limako Arantzazuko Amaren Kofradiak eta Anaidiak,  Fondo Editorial de la Revista Oiga erakundearen sostenguarekin. Francisco Igartua Rovira kazetari euskal-perutarrak sortu zuen Oiga aldizkaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia