euskal diaspora eta kultura
2012/04/12
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Mundu osoko euskaltzale eta literaturzaleei sormena eta irudimena sarean erakusteko aukera bikaina eskaintzen die aurten Bartzelonako Literaldia’12 jaialdiak, Twitter bidez sortzen ari diren ipuin kolektiboarekin eta mikroipuinekin. Partehartzaileen artean Euskal Etxeko jatetxean afaria eta Literaldiako produktuak zozketatuko dira, gainera.
Mikroipuinei dagokienez, nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan. Bi hizkuntzetan sortu ahal dira ipuin labur hauek: euskaraz #mikroipuina hashtag-a erabili beharko da eta katalanez #mikroconte. Gaia librea da, eta muga bakarra, Twitterrek ezartzen duen 140 karaktereena.
Horrez gain Literaldiak atzo goizean jarri zituen abian euskaraz eta katalanez osatuko diren ipuin kolektiboak (euskaraz #ipuintzarra eta katalanez #megaconte).
Euskal Etxearen Twitter kontuak (@Euskaletxeabcn) bota ditu lehendabiziko twit edo txioak eta beste erabiltzaileek idazten dituzten mezuen artean egunero mezu bat aukeratuko du elkarteak, horrela apurka apurka ipuin osoa osatu arte. Maiatzaren 12a bitartean horrela izango da egunero.
Hona hemen abiapuntuak:
-#megaconte Comencem: "Vet aquí que una vegada dues persones en un poble petit..."
-#ipuintzarra Hona hasiera "Baziren behin herri txiki bateko bi lagun..."
Nola jarraituko zenuke?
-Informazio gehiago: www.literaldia.com eta blog.euskaletxeak.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus