euskal diaspora eta kultura
2014/02/14
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Arrakastatsu hasi ziren iragan otsailaren 6an Boiseko "Basque Block Thursdays" hitzorduak, Basque Museum and Cultural Center-en egin zen hitzorduarekin. Eguraldia makurra zen, baina hotzari aurre eginez, hara bildu ziren Boiseko hainbat euskaldun, euskal musika kontzertu eta kantaldia gozatzeko irrikaz.
Bertan izan ziren ere Boiseko euskara ikasleak, eta musikariekin bat egin zuten kantuan. Horrela ikasleek euskal kanta herrikoiak ikasteaz gain, klasean ikasitakoa praktikatu ahal izan zuten.
[Euskal musikarien artean Patty Miller, Boise Euskal Museoaren zuzendaria gitarra jotzen; Mary Lou Murelaga Guerricabeitia, soinua jotzen; eta Coro Goitiandia, panderoan (argazkia IKortazar)]
[Euskara ikasleek bat egin zuten kantariekin eta giro ederra sortu zen (argazkia IKortazar)]
Kantaldiaren ostean, jaiak Leku Ona jatetxean izan zuen bigarren zatia, Amuma Says No talde boisetarraren kantu euskaldunekin. "Basque Block Thursdays" ekimenak ostegunero egingo dira. Doakoak izango dira, gainera. Adi datozen hitzorduei! Horretarako, egin kasu Auzolan izeneko ekimen berriari eta The Basque Block webguneari. Bertan Boiseko euskal komunitatearen azken berriak eta datozen hitzorduak agertuko baitira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus