Iruñea-Pamplona. Nafarroako Artxiboak eta Baluarte Fundazioak Nafar Fonotekaren abiatzea aurkeztu dute gaur, XVIII. mendetik gaurdainoko nafar musika ondareari dagozkion lehenengo 29 grabaketa egin eta sareratuz, Diasporako egile eta obrak ere barnean, hala baita, esaterako, zerrendako orain arteko emakume bakarraren, Emiliana Zubeldiaren (Salinas de Oro, Nafarroa, 1888 - Hermosillo, Mexiko) kasua. Materiala libre eta doan dago kontsultagai.
Nafar Fonotekak bertako musika ondarea berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzearren dihardu eta nafar konpositoreak eta euren obrak zabaldu eta ezagutarazten. Honako ekimenari hasiera emateko hautatu diren obra eta egileak Nafarroan landu diren genero eta musika ezaugarri ugaritasunaren isla dira, obra barrokoetatik obra sinfoniko garaikide bateraino. Obrak jotzaile, orkestra, kantari eta abesbatza ospetsuek grabatu dituzte 2020ko irailaren 14tik 25era Baluarten.
Fonoteka lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa) mintzatzen zaio webgunera sartzen denari. Materiala mendeka eta autoreka dago sailkatuta, bakoitzaren obraren ezaugarrien arabera. Hautatu diren lehenengo 29 obrak honako 18 konpositore hauei dagozkie:
-Bernardo de Peralta (1617an zendua)
-José de Cáseda (1660-1725)
-Simón de Araya (1676-1738)
-Fernando de Acuña (1690-1754)
-Andrés de Escaregui (1711-1773)
-Juan María Guelbenzu (1818-1886)
-Emilio Arrieta (1821-1894)
-Joaquín Gaztambide (1822-1870)
-Dámaso Zabalza (1835-1894)
-Felipe Gorriti (1839-1896)
-Buenaventura Íñiguez (1840-1902)
-Pablo Sarasate (1844-1908)
-Agustín Pérez Soriano (1846-1907)
-Joaquín Larregla (1865-1945)
-Emiliana de Zubeldía (1888-1987)
-Jesús García Leoz (1904-1953)
-Lorenzo Ondarra (1931-2012)
-Koldo Pastor.(1947)