euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da NABO Udaleku 2022: Bakersfielden, ekainaren 17tik 25era, izen-ematea online martxoaren 1ean, erne egon!

2022/02/22

Ipar Amerikako euskal haurrek NABO Udaleku berreskuratuko dute aurten, azkeneko bi urteotan pandemiagatik kantzlatu ostean
Ipar Amerikako euskal haurrek NABO Udaleku berreskuratuko dute aurten, azkeneko bi urteotan pandemiagatik kantzlatu ostean

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Pandemiagatik bi urtez bertan behera geratu ondoren, abian da berriz ere NABO Udaleku, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak 10-15 urte arteko bere haur eta gaztetxoentzat antolatzen duen udako euskal kultura egonaldia. Kaliforniako Bakersfield-eko Kern County Basque Club euskal etxea arduratzen ari da tokiko antolaketaz. Aurten astebetekoa izango da, ekainaren 17tik 25era, eta erregistroa Martxoaren 1ean 18:00etan egingo da online, Kaliforniako ordua.

Erne behar da egon, epea zabaldu eta oso minutu gutxira agortzen baitira lekuak.

Partaidetza 450 dolarrekoa da haur bakoitzeko, eta ehuneko hamarreko beherapen bat aplikatzen zaio bigarren partaideari haur bat baino gehiago diren familien kasuan. Ekonomia arazo izan ez dadin, NABOk berak bekak ematen ditu, 'Aita Tillous' izenpean eta bat baino gehiago dira parte hartzeko laguntzak ematen dituzten euskal etxeak ere. Urtero gai edo probintzia bat hartzen da edizio horretako langai berezi, eta aurten Nafarroa da.

Izen-ematea hemendik behar da egin Martxoaren 1ean, Kaliforniako 18:00etan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia