euskal diaspora eta kultura
2010/06/09
PUBLIZITATEA
Gipuzkoako Fordu Aldundiak museoan inguruan abian jarritako euskarri digitala ez da agenda bat izatera mugatzen, erabiltzailearen perfila kontuan hartuta, bisitak egiteko iradokizunak jasotzen ditu eta bilaketak irizpide pertsonalizatuen bidez egitea ahalbidetzen du gainera. Hori da webgune honen ekarpen nagusia, publikoari bere interesetara hoberen egokitzen den jarduera, espazio edo gaia aurkitzen laguntzen diola.
Orri hau abian jarri izana, María Jesús Aranburu Kultura Diputatuak aurkeztutako Gipuzkoako Museoen Ordenamendu Planaren barruan lehendabiko pausoa da. Datozen zortzi urteotan, lurraldeko museoen baliabide mapan planifikazioa, diseinua eta banaketari dagokienean erabakiak hartzeko berebiziko tresna izango da plana.
http://gipuzkoakomuseoak.net webgunearen alde pribatua, museoek beraien datu eta eskaintzak eguneratu ahal izateko tresna da, sektorearen inguruko informazio pertsonala jaso edota beraien artean erlazionatzeko. Azken finean, etorkizuneko museo sareari begira, lanerako tresna bilakatzea du helburu.
Ondare Kulturalaren Zuzendaritza Nagusia da gunearen kudeaketa orokorraren arduraduna, edukiak, jarduerak eta berriak sortu eta eguneratzeko ardura museoena den arren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus